Edukira joan

Zmapp

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zmapp
AurkitzaileaQ114958550 Itzuli
Motaproteina
Identifikatzaileak

Zmapp ebolaren birusaren kontrako tratamendu bat da. 2014an hasi ziren gizakietan probatzen.

ZMappa hiru antigorputz monoklonal dituen serum esperimentala da, ebolaren birusari aurre egiteko eta horrek sortzen duen sukar hemorragikoa geldiarazteko sortu dena. Txertoekin ez bezala, ZMappa kutsatuta dauden pertsonei ematen zaie[1].

Mapp Biopharmaceutical Inc. enpresa estatubatuarrak egin duen medikamentua da, LeafBiorekin (Mapp Biopharmaceutical enpresaren merkaturatzerako filiala), Defyrus Inc.-ekin (Toronto), AEBko Gobernuarekin eta Kanadako Osasun Agentzia Publikoarekin batera[1].

Konposizioa eta produkzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transgenikoki produzitutako eta Nicotiana benthamiana espezieko tabako landareetan kultibatutako hiru antigorputz monoklonalek osatzen dute tratamendua[1].

Lehenik, nahi diren antigorputzen geneak Nicotiana benthamiana landarearen bi birusetan jarri behar dira. Ondoren agrobacteriumarekin horren zelulak kutsatzea lortzen da. Hala, landareak antigorputzak sortzen ditu, ondoren erauzi eta purifikatuko direnak. Prozesuaren ziklo honek bi aste inguru irauten ditu. Hala ere, produkzio ziklo osoa egiteko hainbat hilabete behar dira[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Zer da ZMapp?»[Betiko hautsitako esteka], EiTB, 2014-08-21

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]