Edukira joan

Zuloaga Museoa (Segovia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuloaga Museoa
Daniel Zuloaga eliz honetan antolatu zuen bere tailerra. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSegoviako probintzia
UdalerriaSegovia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1955
ZuzendariaMiguel Zugaza
OharrakEliza erromaniko batean kokatuta dago.

Zuloaga Museoa Segovian dagoen Espainiako instituzioa da. Gestioa Gaztela eta León erkidegoak darama. Egoitza San Juan de los Caballeros elizan. Daniel Zuloagak 1905ean eliza erosi zuen hau utzita zegoenean, tailer eta bulego moduan erabiltzeko. Aurretik biltegi eta garaje gisa erabili zen.[1]

San Juan de los Caballeros eliza arkitektura erromanikoaren adibidea da. Basilika solairua du hiru habearteekin. Erdiko habeartea beste biak baino handiagoa da. [2]

Elizan Daniel Zuloagak zeramika egiteko labeak jarri zituen; handik Espainia osoan erabili ziren materialak atera ziren. Horietako batzuk museoan ikus daitezke. Baita ere hiriko jendeak utzitako piezak ikus daitezke. Bilduma osatzeko Daniel Zuloagaren hiloba zen Ignacio Zuloagaren margolan batzuk ikus daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]