A koentzima
A koentzima (CoA edo CoA SH laburtua) gantz-azidoen beta oxidazioan eta biosintesian parte hartzen duen garrantzi handiko koentzima da. Azido azetikoarekin erreakzionatzen duenean, azetil taldea bereganatzen du azetil-CoA agertuz, zelularen metabolismoan funtsezko zeregina burutzen duen molekula.
Zisteaminaren tiol (SH) taldeari esker, azido karboxilikoekin (oro har) erreakzionatu dezake, tioesterrak agertuz, azilo taldearen eramaileak direnak:
Erreakzioa : CoA-SH + R-COOH => CoA-S-CO-R ( + H2O )
Lipidoen katabolismoan ez ezik, Krebs zikloaren aurretik gertatzen den azido pirubikoaren deskarboxilazioan ere parte hartzen du A koentzimak
Egitura molekularra
aldatuOsagaiak hauek izanik:
1.- adenosina 3 fosfatoa 2.- pirofosfatoa 3.- azido pantoikoa 4.- beta-alanina 5.- zisteamina
(3+4 = azido pantotenikoa)