Abiy Ahmed
Abiy Ahmed Ali (ge'ez: ዐቢይ አህመድ አሊ; oromoeraz: Abiyyii Ahimad Alii; Beshasha, 1976ko abuztuaren 15a), Abiy Ahmed edo Abiy laburtua, Etiopiako politikaria da, Etiopiako Errepublika Demokratiko Federaleko lehen ministro 2018ko apirilaren 2tik aurrera.
Abiy Ahmed | |||
---|---|---|---|
2018ko apirilaren 2a - ← Hailemariam Desalegn | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Abiy Ahmed Ali | ||
Jaiotza | Beshasha (en) , 1976ko abuztuaren 15a (48 urte) | ||
Herrialdea | Etiopia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Zinash Tayachew (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Addis Ababa University (en) | ||
Hizkuntzak | Oromoera Amharera Tigrinyera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | The Family International (en) | ||
Gradua | teniente koronel | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Protestantismoa | ||
Alderdi politikoa | Prosperity Party (en) Oromo Democratic Party (en) Ethiopian People's Revolutionary Democratic Front (en) | ||
pmo.gov.et… | |||
EPRDFko (Etiopiako Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzailea) eta ODPko (Oromo Alderdi Demokratikoa) presidente izaten jarraitzen du (EPRDF koalizioko lau alderdietako bat da). Abiy Etiopiako Parlamentuko kide hautatua ere bada, baita ODP eta EPRDFren batzorde exekutiboetako kide ere.
Armadako inteligentzia ofizial ohia da, lehen ministro bihurtu zenetik erreforma politiko eta ekonomikoen programa zabal bat plazaratu du. Bere politiketako askok ez dute Etiopiako konstituzioaren eta sistemaren aldekoen babesa, bereziki Tigrayn.
2019ko urriaren 11n, Abiyk 2019ko Bakearen Nobel saria jaso zuen, Etiopia eta Eritrearen arteko 20 urteko gatazkari amaiera eman eta adiskidetzeko egindako lanagatik. Era berean, beste herrialdeen arteko harremanak hobetzen saiatzeagatik , besteak beste, Djibuti, Kenya eta Somalia, eta Sudango Gobernuaren eta oposizioaren artean.[1]Bestalde, barrualdeari begira egindako erreformak ere kontuan hartu ziren.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak irabazi du Bakearen Nobel saria ETB1eko albistegian [Kontsulta data 2019ko azaroaren 2a]
- ↑ Mikel Rodriguez.-Saria justifikatzeko erronka Berria egunkariko artikulua, 2019ko azaroaaren 2an argitaratua, 14.orr.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Etiopiako lehen ministroaren orri ofiziala