Arantxa Aldalur
Arantxa Aldalur Agerrista (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 2a) euskal idazlea, poeta da.
Arantxa Aldalur | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1963ko irailaren 2a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta irakaslea |
Biografia
aldatuZarauzko udal euskaltegiko irakaslea 1988tik eta ikastetxe horretako zuzendaria ere izan da. Ondoren, herriko Udaleko Hezkuntzako teknikaria.[1] Hezkuntzako arduraduna 2006az geroztik.[2]
Irakurle
aldatuUmetatik olerkia irakurri izan du gehien. Eskolan, literaturako liburu potoloen bukaera aldera ipuin, olerki eta eleberri zatiak zeuden, eta Aldalurrek, askotan, olerkiei heltzen zien gelan zegoela, haiek baitziren irakurtzeko azkarrena. Halaxe sartu zen poesiaren munduan. Gaztelaniaz irakurri zuen hasieran: Ana Maria Matute, Juan Ramon Jimenez, Federico Garcia Lorca… mojetan ikasitakoekin hasi zen. Institutura igarotakoan, euskarari heldu zion. Hizkuntza guztiekin hasten den bezala hasi zen irakurtzen, polizia eleberriekin. Xabier Gereño izan zen aurrena. Gero, maitasunezkoak eta ondoren, denetarik irakurtzeari ekin zion. Olerkien kasuan, klasikoetara jo zuen. Zarautzen egonda, Xabier Lizardi gustatu izan zaio beti gehien. Lauaxeta ere asko irakurri du, baita Felipe Juaristi herrikidea ere. Aldalurren iritziz:
Hasieran, poesia erromantikorantz jotzen nuen, eta poesia soziala alboratuta neukan. Gero aldatu eta soziala ere gehiago gustatu zait. Boladaka aldatuz joaten gara, pertsonak eboluzionatzen duen hein berean, uste dut. Aldaketak aldaketa, idazteko orduan parte erromantikoa beti mantentzen dut, maitasuna gauzarik garrantzitsuena delako niretzat. Ez bikote mailakoa, unibertsala baizik. Hori beti ateratzen zait.[3]
Idazle, komunikatzaile
aldatuKomunikatzeko gauzatan ibili izan da beti: klaseak ematen, Erlo telebistan elkarrizketak egiten, Hezkuntza saileko solasaldietan… Idazteko orduan ere besteei laguntzeko sena du, norbait bere egoera berean egonez gero, bere liburua lagungarri izan dezakeelakoan. Aldalurren ustez:
Sormenari ateak ireki behar zaizkio, sormena dugun gauzarik pertsonalena baita.[4]
Taupadaka eta boladaka idazten du.[3] Izatez, alaia eta positiboa da. Edonola ere, sortzeko intimitate horretan alderik tristeena agertzen du, baina betiere positoborantz jota. Gaizki dagoenean, ezin izaten du sortu, egoera hori guztia bizitzen ari baita. Momentuan kaos batean dago, eta kaos horretan poemak eurak ere kaotikoak izango lirateke. Gerora, ordea, ordenatu egiten ditu.[4]
Lanak
aldatuPoesia
aldatuSariak
aldatu- 1886an Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteentzako lehiaketa bat irabazi zuen, Itsas oihartzunetan oro melankolia poesia - bildumari esker.
- 1989an Euskaltzaindiaren eta BBKren Felipe Arreses-Beitia saria irabazi zuen Hainbat gau izarrik gabe poema-liburuagatik.
- 1996an lehen postua lortu zuen Lasarteko Udalaren poesia-sarian, Hasperen gisa. Aldalurrek bere poesia erromantiko eta malenkoniatsu gisa definitu du. Maitasuna eta desamodioa ditu gogoko
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Aldalur Agerrista, Arantxa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aldalur Agerrista, Arantxa» Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- ↑ a b Onintza, Lete Arrieta(e)ko. (2011-10-07). «Arantxa Aldalur: «‘Txikigintzan’ xumeki asko egin daitekeela uste dut»» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
- ↑ a b Aritz, Mutiozabal(e)ko. (2013-03-12). «Arantxa Aldalur: «Adierazitako sentimenduetara iritsi behar du irakurleak»» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
Kanpo estekak
aldatu- Bideoa: Arantxa Aldalurren olerkiak (zuzenean entzuteko aukera) ,Etxetik mundura saioan 2020.03.30
- Aritz Mutiozabal: «Arantxa Aldalur: “Adierazitako sentimenduetara iritsi behar du irakurleak”», Urola Kostako Hitza, 2013-03-12.
- «Arantxa Aldalur», Literaturaren Zubitegia.