Argantzon
Argantzon[1] (izen ofiziala La Puebla de Arganzón) Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Trebiñuko barrendegian dagoena. Trebiñuko barrendegiko beste udalerria Trebiñu da. Bi udalerri horiek osatzen duten lurraldea administratiboki Burgosi badagokio ere, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik, biztanleak arabar sentitzen dira.
Argantzon Argantzun | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Angel Niño Zabala (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Izen ofiziala | La Puebla de Arganzón | ||||||||||
Jatorrizko izena | Argantzun | ||||||||||
Posta kodea | 09294 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09276 | ||||||||||
Herriburua | La Puebla de Arganzón | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°45′58″N 2°49′53″W / 42.766111111111°N 2.8313888888889°W | ||||||||||
Azalera | 19 km² | ||||||||||
Altuera | 481 m | ||||||||||
Mugakideak | Trebiñu, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteiz | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 552 (2023) 26 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 29 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
lapuebladearganzon.net |
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatuHistoria
aldatuAntzinako Erroma
aldatuArgantzon igarobide estrategikoa izan da historian zehar, bertan Tuioko mendilerroa eta Gasteiz mendien arteko haitzarte natural bat dagoelako, Argantzongo haitzartea alegia (gaztelaniaz Las conchas de Arganzón esaten zaio). Bertatik igarotzen zen Ab Asturica Burdigalam edo Astoreka eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarra, baita Gasteiztik doan Done Jakue bidea ere.
Argantzondik gertu bide erromatarraren lekuko izan litekeen hilarri bat aurkitu zen 1913an[2]. Federico Baraibarrek eginiko ikerketaren arabera, 10 urteko neska baten hilobikoa da, eta bertan galtzada erromatarra zaintzen zuen mansio militar bat agian egon zela iradokitzen du.
Erdi Aroa
aldatuErromatar inperioaren erorialdiaren ondoren, Argantzonen lehen aipamena 801. urtekoa da. Urte horretako udazkenean egungo Miranda de Ebro inguruan muga zuten arabiarrek razzia bat egin zuten iparralderantz, eta, Argantzon parean, bertako biztanleekin topo egin zuten[3]. Arabiarren kronikek diotenez, Kordobako al-Hakam emirraren anaiak gidatu zuen razzia Araban eta Gaztelan barrena, baina porrot latza jasan zuen Argantzongo haitzartean.
871. urteko Donemiliaga Kukulako agiri batean Argantzon herrixka zaharra aipatzen zen[4].
Argantzoneren fundazioa
aldatu1191. urtean Nafarroako Antso Jakitunak hiribildua sortu zuen eta forua eman zion. Sorrera hori Nafarroaren mendebaldeko muga sendotzeko saio gisa ulertzen da, eta bat dator eskualdeko beste hiribildu batzuen sorrerarekin (Gasteiz, Bernedo). Foruaren agiria galdu egin zen, eta 1565ean Filipe II.ak forua konfirmatu zuenean, foru-emailea Alfontso VIII.a Gaztelakoa zela idatzi zen[5]. Egun badirudi onartua dagoela faltsutzea, bigarren agiri horretan ageri den regnante me Dei gratia rege Alfonso in Castella et in Legione ezinezkoa baita: Alfontso VIII.a ez zen Leongo errege izan. Hala ere, laster Gaztelak Argantzon ingurua, Trebiñu eta Arabako lautada hartu zituen,(1199. urtearen inguruan).
Konderriaren sorrera eta Arabako Ermandadea
aldatuXIV. mendean Argantzon Velasco leinuaren agindupean geratu zen. Velascotarrak Haroko kondeak ziren eta Trebiñuko agintariak ziren Manriquetarren etsai sutsuak ziren. XV. mendean, Araban lehen ermandade bat (probintziaren aurrekaria) sortzeko saioak egin zirenean, Argantzonek eta Trebiñuk ere parte hartu zuten. Hala ere, nahiz eta Argantzon ondorengo urteetan inoiz ermandadeko kide izan zen, azkenean Arabako ermandadetik kanpo geratu zen.
Ekonomia
aldatuUdalerrian nekazaritza eta abeltzaintza dira nagusi.
Banaketa administratiboa
aldatuArgantzonek bi biztanlegune ditu: Argantzon bera eta Billa Oka.
Demografia
aldatuNahiz eta Gasteiz eta Miranda de Ebro arteko bidean egon, Argantzonek bere nekazari izaerari eutsi dio. XX. mendean zehar gertatutako garapen ekonomiko zein krisialdiek ez zioten eragin bertako biztanleriaren bilakaerari. Hala ere, nekazaritza iraultzak eta mekanizazioak eskulanaren soberakina sortu zuen, eta honek populazioaren gainbehera eragin zuen. 1980ko hamarkadan gainbehera asko azkartu zen, arestian aipatutakoaz gain jende askok hirietara jo baitzuen bizi baldintza hobeen bila.
1990eko hamarkadatik aurrera etxebizitza berriak eraikitzen hasi ziren, eta errepideen hobetzeak, automobil pribatuaren ugaritzeak eta etxebizitzen prezio merkeagoek Gasteizko jende asko erakarri zuen Argantzona. Biztanleria igo egin zen, baina biztanle berri askok ez zuten berez bizia bertan egiten (lana, erosketak, haurren eskola, aisialdia... hirian egiten zuten).
Argantzongo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2007ko udal hauteskundeak
aldatu2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente Nueva Puebla (AINP) hautes-elkarteak udalerriko 7 zinegotzietatik 3 eskuratu zituen. Alkatea, Roberto Ortiz Urbina, talde horretakoa da. Aurreko alkate Alfredo Oraaren Agrupación Independiente Puebla de Arganzón (AEIPA) hautes-elkarteak 2 zinegotzi eskuratu zituen, EAE-ANVk bat eta PPk beste bat. PPko zinegotzia salbu, gainerakoak Trebiñu Araban integratzearen aldekoak ziren.
2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, AINPko Roberto Ortiz de Urbina hautatu zuten alkate. AINP elkarteak sei zinegotzi eskuratu zituen, eta Alderdi Popularrak bat.
2013ko martxoaren 8an, bozketa bidez, Burgostik bereizteko eta Araban sartzeko tramiteak hasteko eskatu zuen udalbatzak, aldeko 5 botorekin eta abstentzio batekin.[6]
2015eko udal hauteskundeak
aldatu2015eko udal hauteskundeetan AINP berriro izan zen garaile eta sei zinegotzi eskuratu zituen. Alderdi Popularrak bere zinegotzia galdu zuen eta haren ordez Euskal Herria Bildu koalizioak zinegotzi bat eskuratu zuen.
Udal hauteskundeen emaitzak
aldatuArgantzongo udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Agrupacion Independiente Nueva Puebla (AINP) | 6 / 7 |
6 / 7 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 1 / 7 |
0 / 7 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
1 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak infoelectoral.interior.es webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Argantzoneko azken alkateak:
a Eliseo Somalo alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio:
|
Hirigintza
aldatuArgantzonek kale nagusi luze baten alboetan hedatzen den hirigune baten egitura dauka. Ardatz nagusi horren muturretan herriaren ateak zeuden. Kale nagusiaren alboetan bigarren mailako bi kale daude, eta hirukote hori zeharkatuz, bi kantoi. Etxeek oraindik ere Erdi Aroko egitura daukate, eta etxadi erregular itxiak osatuz kokaturik daude. Eraikin aipagarrienak Andre Mariaren Jasokundearen eliza, zubi erromatarra, Done Jakue bideko erromesen ospitalea eta Antiguako Amaren baseliza dira.
XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran hiritartze berriak eratu ziren. Familia bakarreko etxebizitzen auzo horiek herri nagusitik kanpo daude.
-
San Juan ospitalea eta Antiguako Amabirjinaren ermita
-
Alde zaharreko etxe bat armarriarekin
-
Herriko plaza
-
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAzken urteotan, herriak bi aldiz antolatu izan du Araba Euskaraz, 2001ean eta 2007an, bertako ikastola sostengatzeko.
Ondasun nabariak
aldatuArgantzondar ospetsuak
aldatu- Rodrigo del Río de Losa (?), 1562an Mexikora joan zen eta Nueva Vizcaya (Bizkaia Berria) probintziaren gobernadore izatera iritsi zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Baraibar, Federico (1913). Lápidas de Puebla de Arganzón y Laguardia. Boletín de la Real Academia de la Historia, LXIV liburukia, 176-181 orrialdeak
- ↑ (Gaztelaniaz) Abū Marwān Ḥayyān ibn Khalaf Ibn Ḥayyān (1076). La primera década del reinado de Al-ḥakam I, según el muqtabis II, 1 de Ben Ḥayyān de Córdoba(m. 469 h./1076 J.C.), Joaquín Vallvék eta F. Ruiz Girelak itzulia. Real Academia de la Historia, 2003
- ↑ (Gaztelaniaz) Del Rivero, Enrique (1999). Rincones singulares de Burgos. III. La Bureba, el Ebro y el Condado de Treviño. Caja de Burgos.
- ↑ (Gaztelaniaz) Argantzonen forua Espainiako Historia Institutuaren webgunean
- ↑ «Trebiñuk eta Argantzunek Araban sartzea onetsi dute» Berria 2023-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Gonzalez de Viñaspre, Roberto. (1999). Trebiño: Claves para un contencioso inacabado. Txalaparta ISSN 978-84-8136-129-2. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dos alcaldes parientes pero 'enemigos'» El País 1997-01-07 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados de 1999» Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados de 2003» Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Acude exige la Alcaldía para pactar con el PP en Condado de Treviño» El Correo de Burgos 2011-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados de 2007» Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados de 2011» Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados de 2015» Junta Electoral Central (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en coalición con el PNV en un pueblo de Treviño» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV arrebata La Puebla de Arganzón a EH Bildu pero pierden Condado de Treviño» Gasteiz Hoy 2023-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ «Eskuz aldatu dira alkatetzak, baina Trebiñuk Araba izan nahi du - Trebiñu» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- «Argantzun: ohar historikoak eta linguistikoak», euskonews.com.
- (Gaztelaniaz) Argantzonen webgune ez-ofiziala
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza - Bisita birtuala