Carlos Sastre
Carlos Sastre Candil (Leganés, 1975eko apirilak 22) espainiar txirrindulari ohia da, lorpen nagusi bezala 2008ko Frantziako Tourra irabazi izana duena.
Carlos Sastre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Sastre Candil |
Jaiotza | Leganés, 1975eko apirilaren 22a (49 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
ONCE | 1997-2001 |
Saxo Bank-Sungard | 2002-2008 |
Cervélo Test | 2009-2010 |
Saunier Duval-Prodir | 2011-2011 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | igotzailea |
Pisua | 61 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
carlossastre.com |
Profesionala 1997tik, Frantziako Tourrean hiru etapa garaipen ere lortu zituen, eta zenbait aldiz sailkatu zen proba honetako eta Espainiako Vueltako lehen hamarren artean, hiru handietan podiumera igotzea lortu zuelarik.
José María Jiménez txirrindulari ohiaren arrebarekin ezkonduta dago, eta, gaur egun, Ávilan bizi da.
Biografia
aldatuEtapa gazte eta zaletu mailan
aldatuLeganés hiri madrildarrean hazi zen, eta, 18 urterekin, Ávilako probintziako El Barraco herrira joan zen txirrindulari bezala prestatzera Fundación Provincial Deportiva Victor Sastre txirrindularitza eskolan, bere aitak 1980ko hamarkadan sortu zuena drogomenpekotasunaren aurka borrokatu eta herriko gazteei kirol honen bidez itxaropena emateko.
1997-2001: ONCE
aldatuProfesional bezala Manolo Saizek zuzendutako ONCE taldean debutatu zuen, talde honetan, nagusiki, txirrindulari laguntzaile lana egin zuelarik, bere lehen garaipena ere lortuz 2000ko Espainiako Itzulian mendiko sailkapena irabaziz eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan amaituz.
2002-2008 CSC
aldatu2002an CSC taldera joan zen, 1996ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Bjarne Riisek zuzentzen zuena. Sastre taldeko liderra izan zen Espainiako Vueltan, eta, 2005 arte, independente bezala Tourrean, 2003ko Frantziako Tourreko 13. etapan garaipena lortuz (Toulouse-Ax3 Domaines). Alabaina, 2005eko Frantziako Tourrean Ivan Bassoren laguntzaile bezala aritu zen, italiarra Tourrean taldeko liderra izan zelarik.
2002-2007
aldatuEspainiako Vuelta
aldatuBere emaitzarik hoberena Espainiako Vueltan bigarren postua izan da, 2005 eta 2007ko edizioetan lortu zuena, aurretik, 2004koan jada seigarren izan zen arren.
Frantziako Tourra
aldatuFrantziako Tourrean beti partehartze bikaina izan du. CSCrekin korritu zituen lehen Tourretan, Ivan Basso bezalako beste txirrindulari batzuentzat laguntzaile bezala aritu zen, baina, hala eta guztiz ere, lehen 10 postuetan zenbait aldiz amaitu zuen: 8. 2004ko edizioan, 9. 2003koan eta 10. 2002koan.
Hirugarren izan zen 2006koan, Floyd Landis kanporatua izan ondoren, etapa bikainak egin zituen, 17.a kasu, Saint Jean de Maurienne eta Morzine artekoa, non eraso egin zuen eta Floyd Landisen ondoren bigarren izan zen, baina estatubatuarra kanporatua izan ondoren etapa garaipena Carlos Sastrerentzat izan zen.
4. amaitu zuen 2007ko edizioan, non erregulartasun handia erakutsi zuen mendian, baina erlojupekoetan hutseginez, esparru honetan trebeagoak ziren Alberto Contador, Cadel Evans eta Levi Leipheimer bezalako txirrindularien atzetik geratuz.
2008: Frantziako Tourraren Irabazlea eta podiuma Vueltan
aldatuBere partehartzerik hoberena 2008koa izan zen, non Tourra irabazi zuen. Edizio honetan, Embrun-Alpe d'Huez etapa irabazi zuen mendatean zehar eginiko bakarkako ihesaldi baten ondoren, hala maillot horia jantzi zuelarik, bere atzetik zegoen Frank Schlecki 1'24" ateraz. Abantaila hau nahikoa izan zen Parisera garaile iristeko, azkenaurreko etapako erlojupeko gogorrean bere areriorik indartsuena zen Cadel Evansek denbora gutxi jan ahal izan zion arren. Etapa amaitzean bere familiaz eta bere koinatua zen Jose María Jimenezez gogoratu zen: "Hau biok nahi genuen amets bat da, ziur, dagoen tokitik, lagundu egin didala".
2008a Espainiako Vueltan lortutako hirugarren postuarekin biribildu zuen, profesionaletara pasa zenetik bere denboraldirik hoberena betez. Gainera, Vuelta irailean ospatzen denetik, Tourraren irabazleak Vueltan parte hartu eta podiumera igotzen den lehen aldia izan zen.
2009-2010: Cervélo
aldatu2008ko irailak 5ean, 2008ko Espainiako Vueltako lehen atseden egunean, Cervélo Test Team taldeagatik fitxatzen zuela iragarri zuen hurrengo bi denboraldietarako, bere kirol zuzendaria zen Bjarne Riisekin ez baitzegoen ados.
2009an Italiako Giroan parte hartu zuen mendiko bi etapatan garaipena lortuz, baita sailkapen nagusian bigarren postuan geratuz ere, Danilo Di Luca eta Franco Pellizotti italiarrak kanporatuak izan ondoren. Lasterketa honekin hiru itzuli handiak amaitu zituen urte bete baino gutxiagoan, Tourra irabaziz, Vueltan hirugarren amaituz eta Giroan bigarren.
Beranduago, Frantziako Tour kaxkarra egin zuen, non 17. postuan amaitu zuen. Orduan eman zuen amaitutzat bere denboraldia, neke fisiko eta mentala argudiatuz lau Itzuli Handi jarraian eta Olinpiar Jokoak korritu ondoren.
2010ean lehiaketa egun gutxirekin joan zen Italiako Girora, oso gogor eta ikusgarria izan zena. Zenbait erorketaren ondoren eta sekula gustora egon ezinik, 8. postuan amaitu zuen. Min handiak eragiten zizkion hernia bat ikusi zioten. Azkenik, Frantziako Tourrera joan zen, non sekula ez zen gustora egon azken asterarte. 20. amaitu zuen. Tourraren ondoren Donostiako Klasikan parte hartu zuen, non 3. amaitu zuen. Hau izan zen klasiko batean lortu zuen emaitzik hoberena.
Espainiako Vuelta hasi zuen, bere 2006ko partehartzea errepikatuz, Giroan, Tourrean eta Vueltan parte hartu zuenean. 3 Itzuli Handietan parte hartu eta hirurak amaitu dituen txirrindulari gutxietako bat da.
2011: Team Geox
aldatu2010eko abuztuak 16an Team Geox taldeagatik fitxatzen zuela iragarri zuen. Urte bete beranduago, 2011ko irailak 15ean, txirrindularitza profesionaletik erretiratzen zela iragarri zuen.
Palmaresa
aldatuAmateurretan
aldatu1997
- Gorlako Igoera
- Bidasoko Itzulia eta etapa 1
- Loinaz Proba
- 3. Nafarroako Itzulian
Profesionaletan
aldatu1999
2000
- 2. Narancoko Igoeran
- 4. Clásica a los Puertos de Guadarrama
- 4. Manuel Galera Memoriala
- Espainiako Vueltako mendiko sailkapena
2001
- Burgosko Itzuliko etapa 1
2002
2003
- 6. Romandiako Tourrean
- 9. Frantziako Tourrean eta etapa 1
2004
2005
- 2. Montjuïceko Igoeran eta sektore 1
- 2. Espainiako Vueltan
2006
- Udaberriko Klasikoa
- 3. Frantziako Tourrean eta etapa 1
2007
2008
- Frantziako Tourra, mendiko sailkapena eta etapa 1
- 3. Espainiako Vueltan.
2009
- 2. Italiako Giroan eta 2 etapa
2010
2011
Emaitzak Itzuli Handietan eta Munduko Txapelketan
aldatuItzuli Handia | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 101 | — | — | 38 | — | — | — | 43 | — | — | 2 | 8 | 30 |
Frantziako Tourra | — | — | 20 | 10 | 9 | 8 | 21 | 3 | 4 | 1 | 17 | 20 | — |
Espainiako Vuelta | — | 8 | UT | — | 35 | 6 | 2 | 4 | 2 | 3 | — | 8 | 20 |
Munduko Txapelketa | — | — | — | — | — | — | — | 49 | UT | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak
aldatuErrekonozimenduak
aldatu- 3. Urrezko Bizikletan (2008)
Kanpo estekak
aldatuCarlos Sastre - ProCyclingStats
Aurrekoa Alberto Contador |
Frantziako Tourraren irabazlea 2008 |
Ondorengoa Alberto Contador |