Euskalki

euskararen dialekto

Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Sortzen lehena mendebalekoa izan zen, VIII. mendearen inguruan, Asturiasko erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak. Aurretik, euskarak batasun handia izan bide zuen tarte batez, Erromatar Inperioaren gainbeheratik aurrera; aldi hartan sortu zen Koldo Mitxelenak proposatutako euskara batu zaharra, geroko euskalkien ama-hizkuntza. Geroztik, Euskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiak poliki-poliki bost sorgunetan.[1][2]

Euskalkien sailkapen modernoa, Koldo Zuazoren arabera
██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra ██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra██ Bonaparteren garaiko hedadura
Koldo Zuazo eta Bonaparteren mapen arteko alderaketa, euskalki "garbiak" soilik kontuan hartuz.

1960ko hamarkadaz geroztik, euskara batua sortzeak, euskaldunak alfabetatzeak eta euskaldunen arteko komunikazioa handitzeak bultzatuta, euskalkiak gero eta gertuago daude, gero eta elkarren antz handiagoa dute. Eraginak noranzko guztietan gertatzen ari dira. Esaterako, gipuzkoar askok —eta ez bizkaitar gutxik— natural erabiltzen dute ergatibo pluralerako -ek marka (jatorriz, Euskal Herriko ekialdekoa da), halaxe ikasi dutelako eskolan: Txakurrek hezurra jan dute, eta ez Txakurrak [...], gipuzkeraz esan ohi denez. Gipuzkerak inguruko euskalkiei eta batez ere nafarrerari eragiten die, euskara batuak euskalki guztiei eta, gutxi-asko, denek elkarri. Berdintze prozesu horrek bi eragile nagusi ditu: hedabideak eta irakaskuntza. Hala ere, gaur egungo eten nagusia jadanik ez dago (XX. mendearen bukaeraraino bezala) ekialdeko euskalkien eta mendebaldekoen artean, baizik eta Ipar Euskal Herrikoen eta Hego Euskal Herrikoen artean, estatuen arteko mugak eraginda.[3]

Euskalkien sorguneak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskalkien sorguneei buruzko teoriak»

Elena Barrena historialariak aipatu zuen lehenengoz euskalkien sorguneen auzia, La formación histórica de Guipúzcoa liburuan (1989). Hiru menditan kokatu zituen sorguneak:

a) Gorbeian, Arabaren eta Bizkaiaren artean;

b) Aralarren, Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren artean; eta

c) Saioan, Nafarro Garaiaren, Lapurdiren eta Nafarroa Beherearen artean.

Geroztik baztertu egin da hipotesi hori, dialektoak jende gehien biltzen den tokietan —hots, hiriguneetan— sortu ohi direlako. Blanca Urgell izan zen hiriak aipatzen lehena, zeharka bada ere, 2006an («Para la historia del sustantivo verbal en vasco» artikulua): Iruñea, Gasteiz eta Bilbo. Koldo Zuazok ere hirietan ikusten du euskalkien sorrera. Bost sorgune aurkeztu ditu:[4]

Koldo Zuazok plazaratu duenez[5], euskalkien artetik sortu zen lehena mendebalekoa izan bide zen, VIII. mendearen inguruan, Asturiasko erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski. Araba eta Bizkaia Nafarroako Erresumatik bereizi eta Asturiasko Erresumarekin jarri ziren harremanean. Hizkuntzak ere erakusten du mendebaleko euskalkia berezia dela, denetan bereziena. Gauza berri asko sortu dira bertan. Esate baterako, deklinabideko morfema berriak: -gaz (lagunagaz), -rutz (etxerutz)[1]

Euskararen dialektologiaren historia

aldatu

XVIII. mendea

aldatu

1729an, Manuel Larramendi jesuitak El Imposible Vencido. El arte de la lengua bascongada izeneko euskararen gramatika bat argitaratu zuen Salamancan. Bertan hainbat dialekto edo euskalki bereizi zituen: gipuzkera, bizkaiera, nafarrera eta lapurtera, eta azken bi horiek bat bakartzat har zitezkeela adierazi zuen («Que comunmente son uno mismo»).

 
Euskalkien hedadura, Luis Luziano Bonaparteren arabera (XIX. mendea)

XIX.-XX. mendeak

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, Napoleon Bonaparteren ilobak, euskalkien beste banaketa bat egin zuen, egundaino indar handiz iritsi dena. Bere ikerketan, Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen, hala nola Jean Duvoisin aduanetako kapitain lapurtarra, Fray Jose Antonio Uriarte, Jose Samper apaiza, Mariano Mendigatxa bidankozetarra, Prudentzio Hualde, Klaudio Otaegi zegamarra, Aita Ibarnegarai, Emmanuel Intxauspe kalonje zuberotarra. Lan-metodo moduan, berriemaile horiei kristau dotrinak edota Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar barietate bereizi zituen; egungo ikuspegitik, modu zorrotzegian. Resurreccion Maria Azkue Euskaltzaindiko lehen presidenteak (1864-1951), Bonaparteren banaketa berrikusi zuen. Besteak beste, erronkariera (1991n galdu zen) euskalki bereizitzat sailkatu zuen; Bonapartek, berriz, zubereraren barnean sailkatua zuen (souletin espagnol).

XX. mendean dialektologiaz aritu zirenek (Pedro Irizar, Txillardegi eta beste) sailkapen horri jarraitu zioten, oro har.

XXI. mendea

aldatu
 
Euskararen izenak, euskalkiz euskalki, Koldo Zuazoren mapan.

Koldo Zuazoren 2008ko azken sailkapenaren arabera, bost euskalki mintzatzen dira gaur egun:[6]

Erdi Aroan, nafarrerak gaskoiaren eragina jaso zuen fonetikan eta lexikoan. Eragin hartatik sortu ziren behe-nafarrera eta lapurtera. Zuberera sortzeko bilakaeran, aldiz, nafar-aragoiar hizkuntza erromanikoak hartu zuen parte.

Galduak

aldatu

XX-XXI. mendeetako euskalki eta azpieuskalkien sailkapena

aldatu

Hauxe da Euskal Herriko Ahotsak proiektuko webgunean agertzen den euskalkien eta azpieuskalkien sailkapena.

Euskalkiak eta azpieuskalkiak
Mendebaldekoa

Sartaldekoa (M)

Tartekoa (M)

Sortaldekoa (M)

Erdialdekoa

Sartaldekoa (E)

Erdiguneakoa (E)

Sortaldekoa (E)

Zuberotarra

Basabürüakoa

Pettarrakoa

Nafar-lapurtarra

Sartaldekoa (NL)

Erdigunekoa (NL)

Sortaldekoa (NL)

Nafarra

Baztangoa

Ipar-sartaldekoa

Hego-sartaldekoa

Erdigunekoa (N)

Sortaldekoa (N)

Hegoaldeko nafarra

Ekialdeko nafarra (†)

Erronkarikoa

Zaraitzukoa

Adibideak

aldatu
Ahotsak proiektuak bildutako testigantzekin, euskalkien inguruan eginiko bideo laburra.[7]
  • Lapurtera

"Alabainan Jainkoak altean du mundua maithatu, non bere Seme bekharra eman baitu, hunen baithan sinhesten duen nihor ez dadien gal, aitzitik izan dezan bethiko bizitzea"

  • Zuberera

"Zeren Jinkoak hain du maithatü mundia, nun eman beitü bere Seme bekhotxa, amorekatik hartan sinhesten dian gizoneratik batere eztadin gal, bena ükhen dezan bethiereko bizitzia"

  • Gipuzkera

"Zergatik aiñ maite izan du Jaungoikoak mundua, non eman duen bere Seme Bakarra beragan fedea duan guzia galdu ez dedin, baizik izan dezan betiko bizia"

Euskalkien aniztasuna

aldatu
Ahotsak[8][9] eta Gazte Gara Gazte[10] proiektuerako testigantzekin egindako bideoa, ondarea zabaltzeko.
Ahotsak[9] eta Gazte Gara Gazte[10] proiektuetako testigantzekin egindako bideoa.

Euskalkien aniztasunaren adibidetzat, asteko bosgarren egunari nola esaten zaion zortzi herritan. Euskara batuan ostirala izena nagusitu bada ere, herrietako hizkeretan bada aniztasunik:

Herria Lekeitio
(Bizkaia)
Aramaio
(Araba)
Oñati
(Gipuzkoa)
Azpeitia/Azkoitia
(Gipuzkoa)
Ultzama
(Nafarroa Garaia)
Senpere
(Lapurdi)
Urepele
(Nafarroa Beherea)
Altzai
(Zuberoa)
Egunaren izena, herrian barixakua barikue ebaikotza ostirela ortzilleria ortzialia ortzirala ostialia

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Araba euskararen lurralde peto-petoa»[Betiko hautsitako esteka], Euskaraba, 2010-02-25.
  2. Koldo Zuazo (2007), «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz», Berria, 2007-12-09.
  3. Unai Brea: «Batuaren eraginez euskalkiak "gipuzkoartzen"», Argia, 2008-10-12.
  4. Koldo Zuazo. Euskalkien sorguneak. .[Betiko hautsitako esteka] CC-BY-SA lizentzia.
  5. Zuazo, Koldo. «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz» (Pdf) Berria.
  6. Koldo Zuazo (2008): Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, 2008.
  7. Ahotsak.com. Youtube (2012ko ekaina). Euskalkiak. http://www.youtube.com/watch?v=mwxGBC1qwT0
  8. «Ahotsak ikasgelan» ikasgelan.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  9. a b «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  10. a b «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).

Bibliografia

aldatu
  • Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Gaminde Terraza, Iñaki; Ormaetxea Lasaga "Txipi", José Luis; Videgain, Xarles: Euskalkien sailkapen berria. EHU. 2019. (182 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-096-9

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara