Lillian Diana Gish (Springfield, Ohio, AEB, 1893ko urriaren 14a - New York, AEB, 1993ko otsailaren 27a) estatubatuar antzerki- eta zinema-antzezlea izan zen.[1]

Lillian Gish

(1921)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLillian Diana Gish
JaiotzaSpringfield1893ko urriaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSpringfield
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaNew York1993ko otsailaren 27a (99 urte)
Hobiratze lekuaChurch of the Heavenly Rest (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaJames Leigh Gish
AmaMary Gish
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, autobiografialaria, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, bakearen aldeko aktibista, aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaDaughters of the American Revolution

lilliangish.com
IMDB: nm0001273 Allocine: 7694 Rottentomatoes: celebrity/lilian_gish Allmovie: p27129 99056 TV.com: people/lillian-gish IBDB: 42299
Musicbrainz: 251c0e9a-7243-4153-8b1b-a723b9c15b5f Songkick: 2885746 Find a Grave: 2020 Edit the value on Wikidata
Lilian Gish New Yorkeko bere apartamenduan (1973)

Biografia

aldatu

Antzerkian egin zuen debuta 14 urte zituela, bere ahizpa Dorothyrekin (1898-1968). Estatu Batuetan eta Kanadan zehar bira bat egin zuen, eta hartan egindako lana ikusirik, Griffith zinema-zuzendariak zineman antzezle gisa jarduteko aukera eskaini zien bi ahizpei. Horrela egin zuten debuta 1912. urtean, "Etsai ikusezina" filmean. Zuzendari harekin egin zituzten, orobat, "Munduko bihotzak" (1918) eta "Bi umezurtz txikiak" (1921), eta Lillian Gishek, bakarrik, "Nazio baten sorrera" (1915), "Besteren hobena" (1919) eta "Bi ekaitzak" (1920).

Griffithek lortu zuen Lillian Gishek zinemarako zituen dohain dramatikoak agerraraztea, lehenengo planoaren teknika berrizalea erabiliz. Zinema mutuaren garaian egin zituen lanik aipagarrienak Gishek, eta 1910eko hamarraldian eredu femeninoa irudikatu zuen: begi eta aho txikiak, lotsatia eta garbia. Adierazkortasun handiko eta izaera bereziko antzezlea izan zen, zinemaren historiako antzezlerik adierazgarrienetakoa.

1920. urtean Remodeling your Husband ("Zure senarra eraberritzen") filma zuzendu zuen, bere ahizpa Dorothy protagonista zela. Baina lanik garrantzitsuena 1928an egin zuen, "Haizea" filmeko interpretazioarekin, zinema mutuko interpretaziorik gogoangarrienetako bat. 1930ean zinema ahostuna sortu zenean, eten egin zen Lillian Gishen zinemako karrera, baina 1940ko hamarraldian agertu zen berriro, zaharturik baina ohi bezain indartsu. Harrezkero egindako filmen artean azpimarratzekoak dira "Duelua eguzkipean" (1947, bigarren mailako emakumezko antzezlerik onenaren Oscar sarirako izendatua), "Ehiztariaren Gaua" (1955), "Eztei-eguna" (1978), "Askatasun gozoa" (1986).[2][3]

Filmografía

aldatu

Zine mutua

aldatu
  • An Unseen Enemy (1912)
  • Two Daughters of Eve (1912)
  • In the Aisles of the Wild (1912)
  • The One She Loved (1912)
  • The Painted Lady (1912)
  • The Musketeers of Pig Alley (1912)
  • Gold and Glitter (1912)
  • My Baby (1912)
  • The Informer (1912)
  • The New York Hat (1912)
  • The Burglar’s Dilemma (1912)
  • A Cry for Help (1912)
  • Oil and Water (1913)
  • The Unwelcome Guest (1913)
  • A Misunderstood Boy (1913)
  • The Left-Handed Man (1913)
  • The Lady and the Mouse (1913)
  • A Timely Interception (1913)
  • The House of Darkness (1913)
  • Just Gold (1913)
  • The Mothering Heart (1913)
  • During the Round-Up (1913)
  • An Indian’s Loyalty (1913)
  • A Woman in the Ultimate (1913)
  • A Modest Hero (1913)
  • So Runs the Way (1913)
  • The Madonna of the Storm (1913)
  • The Blue or the Gray (1913)
  • The Conscience of Hassan Bey (1913)
  • Just Kids (1913)
  • The Stolen Bride (1913)
  • Judith of Bethulia (1914)
  • The Battle at Elderbush Gulch (1914)
  • The Green-Eyed Devil (1914)
  • The Hunchback (1914)
  • The Quicksands (1914)
  • The Battle of the Sexes (1914)
  • Silent Sandy (1914)
  • The Rebellion of Kitty Belle (1914)
  • Man’s Enemy (1914)
  • The Angel of Contention (1914)
  • The Tear That Burned (1914)
  • The Folly of Anne (1914)
  • Men and Women (1914)
  • The Sisters (1914)
  • Home Sweet Home (1914)
  • The Escape (1914)
  • Lord Chumley (1914)
  • The Birth of a Nation (El nacimiento de una nación) (1915)
  • His Lesson (1915)
  • The Lost House (1915)
  • Enoch Arden (1915)
  • Captain Macklin (1915)
  • The Lily and the Rose (1915)
  • Pathways of Life (1916)
  • Daphne and the Pirate (1916)
  • Sold for Marriage (1916)
  • An Innocent Magdalene (1916)
  • Intolerance (Intolerancia) (1916)
  • Diane of the Follies (1916)
  • The Children Pay (1916)
  • A House Built Upon Sand (1916)
  • Souls Triumphant (1917)
  • Hearts of the World (1918)
  • The Great Love (1918)
  • Liberty Bond (1918)
  • United States Fourth Liberty Loan Drive (1918)
  • Canadian Victory Loan Drive (1918)
  • The Greatest Thing in Life (1918)
  • A Romance of Happy Valley (1919)
  • Broken Blossoms (Lirios rotos) (1919)
  • True Heart Susie (1919)
  • The Greatest Question (1919)
  • Way Down East (1920)
  • Orphans of the Storm (1921)
  • The White Sister (1923)
  • Romola (1924)
  • Ben-Hur: A Tale of the Christ (1925) (extra no acreditada)
  • La Bohème (1926)
  • The Scarlet Letter (1926)
  • Annie Laurie (1927)
  • The Enemy (1927)
  • The Wind (1928)

Soinu-zinema

aldatu

Antzerkia

aldatu
  • A Musical Jubilee, 1975
  • Uncle Vanya, 1973
  • I Never Sang for My Father, 1968
  • Anya, 1965
  • Too True to Be Good, 1963
  • All the Way Home, 1961
  • The Family Reunion, 1958
  • The Trip to Bountiful, 1953
  • The Curious Savage, 1950
  • Crime and Punishment, 1948
  • Mr. Sycamore, 1942
  • Dear Octopus, 1939
  • The Star-Wagon, 1938
  • Hamlet, 1936
  • Within the Gates, 1934
  • The Joyous Season, 1934
  • Nine Pine Street, 1933
  • Camille, 1932
  • Uncle Vanya, 1930
  • A Good Little Devil, 1913

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu