Michael Clayton (filma)
Michael Clayton, 2007ko Tony Gilroy estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film bat da. George Clooney, Tom Wilkinson, Tilda Swinton eta Sydney Pollack aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Tilda Swinton) irabazi zuen, bai eta Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Tony Gilroy), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (George Clooney), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Tom Wilkinson), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Tony Gilroy) eta Soinu banda onenaren Oscar Sariaren (James Newton Howard) izendapenak jaso ere.
Argumentua
aldatuAEB, New York. Michael Clayton (George Clooney) hiriko abokatu bufete batean lan egiten du, baina ez da zehazki abokatua, "konpontzailea" baizik. Bere lana enpresako bezeroen trapu zikinak modu ahal bezain azkar eta aseptikoenean ezabatzea da. Ez da ez polizia ezta abokatua ere, bi lanbideen arteko nahasketa baizik: zakur zaindaria, beti obeditu eta inoiz galderarik egiten ez duen lankide leiala.
Aktoreak
aldatu- George Clooney: Michael Clayton
- Tom Wilkinson: Arthur Edens
- Michael O'Keefe: Barry Grissom
- Sydney Pollack: Marty Bach
- Danielle Skraastad: Bridget Klein
- Tilda Swinton: Karen Crowder
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)