Osasuna futbol kluba

Futbol talde nafarra
Osasuna» orritik birbideratua)
Osasuna artikuluak hona birzuzentzen du. Ongizateari buruzko artikulua ikusteko: Osasun

Club Atlético Osasuna Iruñeko eta, oro har, Nafarroa Garaiko futbol talde nagusia da. Iruñean sortu zen, Gazteluko plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an,[1] Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, lehenbiziko partida 1920ko urriaren 24an jokatu zuen.[2] Osasunak 42 denboraldi egin ditu Espainiako Lehen Mailan eta 14garrena da sailkapen historikoan, 1.589 punturekin.[3] Bi aldiz izan da Kopako txapeldunordea, lau aldiz jokatu du UEFA txapelketan (eta behin Konferentzia Ligan), lau aldiz izan da Bigarren Mailako txapeldun, eta bi aldiz irabazi du Euskal Herria Txapela; baina inoiz ez du maila goreneko txapelketarik irabazi.

C.A. Osasuna
Datuak
Izen ofizialaClub Atlético Osasuna
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaGorritxoak
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaSadar EstadioaIruñea
42°47′48″N 1°38′13″W / 42.7967°N 1.6369°W / 42.7967; -1.6369
 23.576
Agintea
LehendakariaLuis Sabalza
ZuzendariaBraulio Vázquez Benítez (en) Itzuli
EntrenatzaileaVicente Moreno (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1920ko urriaren 24a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
https://www.osasuna.es/eus
Facebook: Osasuna Twitter: Osasuna Instagram: caosasuna Youtube: UC2JTagDPIChbcEeiLjypuYA TikTok: caosasuna Edit the value on Wikidata

2023-24 denboraldian bere borzgarren parte-hartzea izan zuen Europan, Konferentzia Liga jokatzeko sailkatu baitzen aurreko denboraldian.[4] Dena dela, sailkatu eta hilabete batez bere parte-hartzea ez zen batere argi egon, UEFAk gorritxoak zigortu nahi baitzituen hamar urte lehenago klubean gertaturiko ustelkeria kasu batengatik.[5] Baina, azkenean, Kirolaren Arbitraje Auzitegiak arrazoia eman zion talde nafarrari.[6] Hori bai, UEFAk 100.000 euroko zigorra ezarri zion Osasunari zuzenbide arruntera jotzeagatik.[7]

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Osasuna futbol taldearen historia»
 
Real Madrilen aurkako partida, 2010eko irailean.
 
Lehen Mailako partida Coruñan (Galizia), 2012ko abuztuan.

1920-1940

aldatu

Sortu eta 15 urtera, 1935-36ko denboraldian, Osasunak Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatu zuen lehen aldiz. Honakoa izan zen estreinako hamaikakoa: Bergara, Arana, Ruiz, Iturralde, Irastorza, Ilundain, Zarraonandia, Insausti, Catachu eta Bienzobas anaiak. Sasoi amaieran, ordea, 12 taldetik, azken postuan geratu zen Osasuna. Donibane auzoko Donibane futbol zelaian jokatutako 11 partidetatik zazpi irabazi ahal izan zituzten (Sasoi horretako Betisi sartutako 6-0ekoa da oraindik ere nafarrek Lehen Mailan lortutako gol sortarik handiena), baina etxeko beste lau partidez gain, etxetik kanpo jokatutako 11ak ere galdu zituzten Emilio Urdirozek zuzentzen zuen taldeak. Bilboko Athleticek irabazi zuen txapelketa, azken postuan amaitu ziren Iruñekoak, Atletico Madrilekin batera maila galduta. Sasoi hartan ere, Julian Bergara aurrelariak oraindik ere gainditzeke dagoen marka ezarri zuen, hogeita bi partidatan hogei gol sartu baitzituen.

Ondoren, Espainiako Gerra Zibila zela kausa, hiru urteko etena izan zen. Oviedok hirugarren postuan amaitu zuen gerra aurretik jokatutako azken denboraldia, baina haien futbol zelaia bonbardaketen ondorioz erabat txikituta geratu zenez, Asturiaskoek uko egin zioten jokatzeari, eta 1935-36ko denboraldiko azken bi sailkatuak ziren toki hura hartzeko hautagaiak. Atletico Madrilek (Atletico Aviacion izenarekin) eta Osasunak, beraz, jokatu zuten partida horretan (1939ko azaroaren 26an), 3-1 atera zen garaile Madrilgo taldea. Gainera, gerra osteko lehen bi txapelketak irabazi zituen. Osasunak, ordea, urte luzeak igaroko zituen Lehen Mailara itzuli ezinda.

1940-1970

aldatu

1953-54ko denboraldia izan zen bueltarena. Tomas Arnanzek zuzentzen zuen taldeak lehendabiziko sasoian galdu zuen maila, ordea. Bi urtez Bigarren Mailan aritu ondoren, Baltasar Albenizen agindupean, Lehen Mailara itzuli ziren nafarrak. Sabino Andonegi aurrelari mutrikuarraren urterik gozoenak ziren. Oraindik ere inork ez du hautsi 1953 eta 1963 bitartean Osasunak Lehen Mailan egindako zazpi denboraldietan mutrikuarrak ezarritako gol marka: Osasunarekin 57 gol Lehen Mailan.

Andonegi, aldiz, ez zen hamarkada hartan nabarmendu beharreko jokalari gorritxo bakarra izan: Albistegi, Marañon, Glaria anaiak, Egaña, Esparza, Rekalde, Marañon, Eizagirre edo Zoko ere gogoan dituzte osasunzale zaharrek. 1956tik 1959ra, seigarren, bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren 16 taldek osatutako Lehen Maila horretan. 1959-60koan, ostera, jaitsi ziren. 1961-62koan bueltan zeuden, eta, larri ibili arren, mailari eutsi ahal izan zioten. 1962-63koan, ordea, denbora luze baterako esan zioten agur gorritxoek Espainiako futbolaren lehiaketa nagusiari.

Donibane auzoko futbol zelaia saldu eta Sadarrerako bidea hartu zuen klubak 1967an. Garai latzak ziren zalearentzat. Lehen Mailan gozatutako garaiak urrun zeuden jada, eta Bigarren Mailaz gain, Hirugarren Maila ere dastatu behar izan zuten nafarrek.

Fermin Ezkurraren garaia (1971-1994)

aldatu

Fermin Ezkurra 1971-72ko denboraldian iritsi zen klubeko presidentetzara. Taldea Hirugarren Mailatik Lehen Mailara zortzi urtetan igo zuen. Orotara, 22 denboraldi ibili zen Ezkurra Osasunako presidente.

1980-81eko denboraldian Lehen Mailan zen Osasuna berriz, aurreko urteko azken jardunaldian Murtzian lortutako garaipenari esker. Bikuña, Etxeberria, Martin, Irigibel (bi aldiz Bigarren Mailako golegilerik onena izandakoa), Esparza, Castañeda (Osasunarekin Lehen Mailan partida gehien jokatu duena: 350 partida 1980 eta 1991 urte bitartean), Dioni, Basauri, Lumbreras, Ripodas, Sola eta gainerakoen garaiak ziren. Lehendabiziko hiru denboraldietan sailkapenaren erdialdean geratu zen Osasuna, Pepe Alzate entrenatzailearekin.

Ivan Brzic jugoslaviarraren aginduetara jaistetik gertu izan ziren laugarren sasoian, baina 1984-85 denboraldia, seigarren postuan amaitu zuen taldeak, eta, historian lehendabiziko aldiz, Europan aritzeko aukera izan zuten. Hurrengo denboraldian, aldiz, Brzici gauzak okertu zitzaizkion, eta Pedro Mari Zabalzaren txanda iritsi zen 1986ko azaroaren 2an. 1993ko abenduaren 19a arte jarraitu zuen bere jardunean, zortzi denboraldiz jarraian.

Taldea Lehen Mailan finkatuta zegoen, eta Taxoareko harrobiak bere etekinak ematen jarraitzen zuen: Bustingorri, Ziganda, Goikoetxea, Larrainzar anaiak, Roberto, Ibañez... Atzerritarrak ere iritsi ziren: Agirre, Robinson, Sammy Lee, Urban, Kosecki eta abar. Osasuna hazten joan zen. 1987-88ko denboraldia bosgarren postuan amaitu zuen. Reala bigarrena izan zen, eta Athletic, laugarren. Biak UEFArako sailkatu ziren, baina, Osasuna, 1984-85koan baino emaitza hobea lortu arren, ez.

1990-91ko denboraldian, ordea, sasoi amaieran laugarren postuan utzi zuen taldea Pedro Mari Zabalzak. Orduan, UEFAn berriro ikusi ahal izan zuten zaleek. Gogoragarria da, aldi berean, sasoi horretan Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen kontra lortutako 0-4koa. Jan Urban poloniarrak hiru gol sartu zituen norgehiagoko horretan (laugarrena Iñigo Larrainzarrek), eta, 13 golekin, Ligako golegilerik onenen artean bukatu zuen txapelketa.

Bozkarioak ez zuen luze iraungo. 1993-94ko denboraldian, azken postuan amaitu zuen Liga Osasunak. Fermin Ezkurrak berak dimititu zuen, taldearen norabidea zuzendu ezinean. Pedro Mari Zabalzaren azken urtea ere bazen, Enrique Martinek bere lekuan eserita.

Ibilbide gorabeheratsua (1994-2014)

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren ibilbidea Europan»

Zazpi denboraldi eman zituen Osasunak Bigarren Mailan, eta tartean, komeni baino entrenatzaile zein presidente asko iragan ziren. 1996-97 denboraldian Bigarren B Mailara jaisteko zorian egon zen, baina azken bost jardunaldieetan Enrique Martinen taldeak lortutako lau garaipenei esker mailari eutsi ahal izan zion.

1999-2000 denboraldian Javier Miranda presidenteak Migel Anjel Lotina entrenatzaile meñakarra ekarri zuen. Huelvako Recreativoren aurkako partida ahantziezinean, Pablo Orbaizek eta Miroslaw Treciak poloniarrak sartutako golei esker Lehen Mailara igo zen taldea. Mailari eusteko ardura ere meñakarraren esku geratu zen. Kostata, baina azken jardunaldian Anoeta estadioan partida polemikoa irabazi ostean (donostiarrei behar bezain gogotsu aritu ez izana leporatu zieten), lortu zuen. Ivan Rosado huelvarrak 14 gol egin zituen sasoi hartan, aro modernoan Osasunarekin Lehen Mailan inork lortutako markarik onena.

Miranda-Lotina bikotearen agurreko denboraldia izan zen 2001-02koa. Patxi Izko presidente berriak Javier Aguirre jokalari ohia entrenatzaile izendatu zuen. Taldea lehen mailan finkatuta, emaitzarik hoberenak lortu zituzten: 2005ean Espainiako Kopa finalerako sailkatu zen taldea. Betisen aurka galdu arren, hirugarren aldiz UEFArako txartela eskuratu zuten gorritxoek.

Balentria hura errepikatzeak zaila zirudien, baina hurrengo denboraldia are oparoagoa izan zen. Lehen Mailako liderra hiru jardunalditan eta ia Liga osoa Champions League-ko postuetan aritu zen taldea. Azken jardunaldian, Valentziari irabazita, laugarren postuan sailkatu ziren, eta Europako klub hoberen artean jokatzeko aukera eskuratu zuten. Kanporaketan aurrera egin ez arren, UEFA txapelketan historiako emaitzarik onenak lortu dituzte, finalerdietara sailkatu baitira.

Handik aurrera estuago ibili zen, sarritan azkenengo jardunaldian salbatu baizen. 2011-12 denboraldian ordea UEFAko postuetara iristeko zorian izan zen baina puntu bakarrarengatik 7. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urtean larriago ibili zen, baina azken aurreko partidan salbazioa lortu ondoren 16. postuan bukatu zuen.

2014ko maiatzaren 18an Osasuna futbol taldeak Sadar estadioan Betisi 2-1 irabazi arren, ezin izan zion Lehen Mailari eutsi; ondorioz bigarren mailara jaitsi zen.[8] Gainera, gorritxoentzako zoritxarreko egun hartan, hegoaldeko harmailetako hesiak erori eta gutxienez 68 lagun zauritu ziren.[9]

2014ko azaroan Nafarroako Parlamentuak Osasunak Nafarroako ogasunarekin zeukan 53 milioiko zorra ondarearekin ordaintzea onartu zuen.[10] Europako Batzordeak erabaki honen legezkotasunari buruz galdetu zuen.[11] 2014ko abenduan Luis Sabalza Osasunako presidente bilakatu zen.[12] Denboraldi gogorraren ondoren Sabadellen azken partidan luzapenean sarturiko golari esker Bigarren Mailan mantentzea lortu zuen.

Bigarren Mailako 2015-16 denboraldia lidergoan hasi zuen Osasunak eta, denboraldiaren erdialdean txakalaldia izan zuen arren, azken partidan Oviedon 0-5 irabazita 6. postua lortu zuenez igoera play-offak jokatu zituen. Nastic eta Girona kanporatu ondoren Lehen Mailara itzultzea lortu zuen. Alabaina, denboraldia ez zuen batere ongi hasi eta 11. jardunaldian Enrique Martín Monreal entrenatzailea kanporatu behar izan zuen. Ondoren Joaquín Caparros eta Petar Vasiljevićek hartu zuten taldearen ardura, baina denboraldi guztia azken postuan egin ondoren 19. amaitu eta maila galdu zuen.

Lehen Mailako egonkortzea (2018-2023)

aldatu

2018-19 denboraldirako Jagoba Arrasate entrenatzailea fitxatu zuen Osasunak eta, denboraldi bikaina eginda, hiru jardunaldiren faltan Lehen Mailara itzultzeko sailkatzea lortu zuen.

 
Udaletxean lehen mailarako igotzea ospatzen (2019)

2019-20 denboraldia nahiko ona izan zen eta 10. postuan amaitu zuen liga. Hurrengo denboraldia oso gaizki hasi zuen baina lehen itzulia amaitu aurretik bolada ona hartu eta amaiera lasaia izan zuen, azkenean 11.a eginez.

Lehen Mailan erabat egonkortuta, 2022-23 denboraldian Errege Kopako finalean sartzea lortu zuen bere historian bigarren aldiz, finalerdietan Athletic kanporatu ondoren. Itzulerako partida San Mamesen izan zen eta ikusle kopuruaren errekorra hautsi zen partida hartan. Finala Real Madrilen aurka jokatu zuen, Sevillako Cartuja olinpiar zelaian, eta 2-1 emaitzaz galdu zuen:[13] Real Madrilek berehala sartu zuen lehenbiziko gola, eta Osasunari kostatu zitzaion madrildarren nagusitasunari buelta ematea; baina gutxika-gutxika lortu zuen eta bigarren zatiko 12. minutuan Lucas Torrok berdinketaren gola egin zuen, harmailetan zeuden 23.000 osasunazaleen eromenerako; gorritxoek estu hartu zuten Real Madril, baina partidaren 70. minutuan bigarren gola sartu zuten Espainiako hiriburukoek eta Osasunak, pare bat gol aukera izan arren, ez zuen berriz ere berdinketa erdiesten asmatu.

2022-23 denboraldia biribiltzeko, Osasunak 7. postuan bukatu zuen liga, 53 punturekin. Horri esker, hurrengo denboraldian bere borzgarren parte-hartzea izan zuen Europan, Konferentzia Liga jokatzeko sailkatu baitzen.[4] Parte-hartze hori ez zen hilabete batez batere ziurtaturik egon, 2023ko ekainaren 23an UEFAko ikuskatzaileek aholkatu baitzuten Osasuna liga horretatik kanpo uztea,[14] Iruñeko taldeak 2013-2014ko denboraldian Espainiako Ligako 37. eta 38. jardunaldietako Betisen bi partidak adostu zituelako eta horrek UEFAren diziplina arauak urratzen dituelako. Azkenean, zuzenbide arruntak arrazoia eman zion Osasunari eta Konferentzia Liga jokatzerik izan zuen.

2023ko uztailaren 6an Osasunak bigarren aldiz jaurti zuen Iruñeko sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa, azken denboraldian lorturiko emaitzen gorespen moduan. Bigarren aldi horretan Luis Sabalza lehendakariak izan zuen hori egiteko ohorea.[15]

Osasunak ilusio handiz ekin zion Europako txapelketetako bere borzgarren parte-hartzeari, baina ez zen sobera ongi hasi, gorritxoek Brujas taldearen aurka galdu baitzuten Sadarreko joaneko partidan.[16] Itzulikoan 2-2 gelditu ziren Jan Breydel estadioan eta UEFAren konferentzia ligatik kanporatu ziren.[17] Ligan lasai ibili zen eta 11. postuan amaitu zuen. Denboraldiaren amaieran Jagoba Arrasatek taldea utzi zuen.

Uniformea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren uniformearen historia»

Osasuna futbol klubaren uniformea hasiera hasieratik elastiko gorria eta galtza urdinak izan dira, taldearen armarrian agertzen diren koloreak hain zuzen ere.

Etxeko ekipamenduaren bilakaera

aldatu
     
 
 
 
1922
     
 
 
 
1933
     
 
 
 
1943
     
 
 
 
1951
     
 
 
 
1962
     
 
 
 
1973
     
 
 
 
1981
     
 
 
 
1987
     
 
 
 
1992
     
 
 
 
2000
     
 
 
 
2005
     
 
 
 
2008
     
 
 
 
2009-2010
     
 
 
 
2010-2011
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Kanpoko ekipamenduaren bilakaera

aldatu
     
 
 
 
2008-2010
     
 
 
 
2010-2011
     
 
 
 
2011-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Ereserkia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren ereserkia»

Estadioak

aldatu
 
Sadar estadioa

Taldearen datuak

aldatu

Orokorrak

aldatu

2023-24 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 42
  • Denboraldiak 2. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 13
  • Ligako posturik onena: 4.a lehen mailan (1990-91 eta 2005-06 denboraldietan)

Kirol lorpenak

aldatu

Nazioartean (0)

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Osasunaren ibilbidea Europan»
  • Txapeldunen Liga:
    • Parte hartze bat 2006-07an.
  • UEFA Europa League:
    • Finalerdiak (1): 2007
    • Final zortzienak (1): 1991
    • Parte hartzeak (4): 1985-86, 1991-92, 2005-06, 2006-07
  • Konferentzia Liga:
    • Parte-hartze bat 2023-24an.
  • Munduko talderik onena (2006ko abenduan)

Espainian (11)

aldatu
  • Lehen maila:
    • Laugarrena 1990-91 eta 2005-06an.
  • Bigarren maila:
    • Txapelduna (4): 1953, 1956, 1961, 2019
  • Hirugarren maila:
    • Txapelduna (7): 1932, 1948, 1949, 1969, 1972, 1975, 1977
  • Errege Kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 2005, 2023
    • Finalerdiak (4): 1935, 1936, 1988, 2003

Beste txapelketa batzuk

aldatu

Azken urteetako ibilbidea

aldatu
Urtea Maila Postua Errege Kopa Superkopa Europa
1999-00 Bigarren maila 2.a 1/4
2000-01 Lehen maila 15.a 1/16
2001-02 Lehen maila 17.a 1/16
2002-03 Lehen maila 11.a 1/2
2003-04 Lehen maila 13.a 1/8
2004-05 Lehen maila 15.a 2.a
2005-06 Lehen maila 4.a 1/8 1/32 (Europa League)
2006-07 Lehen maila 14.a 1/4 1. itzulia (Txapeldunen Liga)
Final erdiak (Europa League)
2007-08 Lehen maila 17.a 1/16
2008-09 Lehen maila 15.a 1/8
2009-10 Lehen maila 12.a 1/4
2010-11 Lehen maila 9.a 1/16
2011-12 Lehen maila 7.a 1/8
2012-13 Lehen maila 16.a 1/8
2013-14 Lehen maila 18.a (jaitsi) 1/8
2014-15 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2015-16 Bigarren maila 6.a (igo) 2. itzulia
2016-17 Lehen maila 19.a (jaitsi) 1/8
2017-18 Bigarren maila 8.a 3. itzulia
2018-19 Bigarren maila 1.a (igo) 2. itzulia
2019-20 Lehen maila 10.a 1/8
2020-21 Lehen maila 11.a 1/8
2021-22 Lehen maila 10.a 1/16
2022-23 Lehen maila 7.a 2.a
2023-24 Lehen maila 11.a 1/8 1/2 Konferentzia Liga (play off)

Markak

aldatu
Taldearen sailkapenak ikusteko, sakatu hemen.

Denboraldiak

aldatu

2023-24 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 42
  • Denboraldiak 2. mailan: 36
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 13
  • Ligako posturik onena: 4.a lehen mailan (1990-91 eta 2005-06 denboraldietan)

Lehen mailako estatistikak

aldatu
  • Lehen mailan aritutako denboraldiak: 40 (2021-22 barne)
    • Partidak guztira, 2021-22 amaiera arte: 1.430 partida (461 irabazi, 361 berdindu, 608 galdu). 1.617 gol sartu eta 1.986 jaso.
    • Gol tarterik handiena alde: 6-0, Betisen aurka (1935-36).

Jokalariak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Osasunako futbolariak»

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak

aldatu
# Izena Guztira Liga Kopa UEFA Champions Besteak
1 Puñal 513 438 42 11 2
2 Krutxaga 386 343 29 14 0
3 Castañeda 382 349 20 4 9
4 Bustingorri 370 324 32 10 4
5 Etxeberria 357 338 11 3 5
6 Oier 356 335 21
7 Torres 352 325 27
8 M.Flaño 338 313 23 2 0
9 Josetxo 315 262 42 9 2
10 Palacios 312 272 40 0

Golegile onenak

aldatu
# Izena Guztira Liga Kopa UEFA Champions Conference Besteak
1 Bergara 187 106 19 62
2 Sabino 127 116 6 5
3 Etxeberria 98 93 4 0 1
4 Irigibel 88 88 0
5 Bienzobas 71 36 12 23
6 Ziganda 63 54 9
7 Torres 60 58 2
7 Martín Monreal 60 47 12 1 0
9 Urban 58 48 8 2
10 Budimir 52 49 2 1
Denboraldi bakarrean
aldatu
  1. Julian Bergara 20 gol 22 partidatan (1935-36)
  2. Ivan Rosado 14 gol 38 partidatan (2000-01)
  3. Sabino Andonegi 13 gol 30 partidatan (1954-55 eta 1957-58)

Entrenatzaileak

aldatu
  • Entrenatzailerik iraunkorrenak:
  1. Pedro Mari Zabalza 279 partida (1987tik 1994ra)
  2. Javier Aguirre 142 partida (2002tik 2006ra)
  3. Ivan Brzic 113 partida (1983tik 1987ra)

Presidenteak

aldatu

Entrenatzaileak

aldatu

XX. mendeko entrenatzaileak

aldatu
Osasunako XX. mendeko entrenatzaileen zerrenda[18]
Urtea Entrenatzaileak (1922-1964)   Urtea Entrenatzaileak (1964-2000)
1922 - 1924 Navaz eta Joaquín Rasero 1963 - 1964 Baltasar Albeniz (2. zikloa) / Miguel Gual (2. zikloa)
1924 - 1925 Walter Gerbat 1964 - 1965 Miguel Gual/ Luis Aranaz
1925 - 1928 Walter Harris 1965 - 1966 Luis Aranaz / Miguel Blanco
1928 - 1929 Mariano Sagaseta 1966 - 1967 García de Andoain / Miguel Blanco (2. zikloa) / Julio Martialai
1929 - 1930 Mariano Sagaseta / Emilio Urdirotz 1967 - 1968 Julio Martialai / Miguel Blanco (3. zikloa) / Casimiro Benavente
1930 - 1931 Francisco Pagazaurtundua 1968 - 1969 Juan Otxoa
1931 - 1933 Martin Jose Mugiro 1969 - 1970 Juan Ochoa / Sabino Andonegui - Miguel Blanco (4. zikloa)
1933 - 1936 Emilio Urdirotz (2.zikloa) 1970 - 1971 José Ignacio Goñi Romero / Baltasar Albéniz
1939 - 1940 José María Peña 1971 - 1972 Perico Egiluz / Miguel Blanco (5.zikloa)
1940 - 1941 Ramon Urritzalki 1972 - 1973 Manuel Fernández Mora
1941 - 1942 Juanín eta Ramon Urritzalki 1973 - 1974 M. Fdez. Mora / Miguel Blanco (6. zikloa) / Antonio Barrios / Luis Ziaurritz
1942 - 1943 Ramon Urritzalki 1974 - 1975 Luis Ziaurritz
1943 - 1944 Emilio Urdirotz (3. zikloa) 1975 - 1976 Luis Ziaurritz / Pepe Altzate
1944 - 1945 Severiano Goiburu / Emilio Urdirotz (4. zikloa) 1976 - 1977 Enrique Pérez Díaz "Pachín"
1945 - 1946 Ramon Urritzalki (2º ciclo) / F. Florenza 1977 - 1979 Javier García Verdugo
1946 - 1948 Amadeo Labarta 1979 - 1980 Streten Petkovic / Pepe Altzate (2. zikloa)
1948 - 1949 José María Peña / Martín González Rizo 1980 - 1983 Pepe Altzate
1949 - 1950 Martín González Rizo 1983 - 1986 Iván Brzic
1950 - 1952 Cuqui Bienzobas 1986 - 1987 Iván Brzic / Pedro Mari Zabalza
1952 - 1954 Tomás Arnaz 1987 - 1993 Pedro Mari Zabalza
1954 - 1955 Tomás Arnaz / Baltasar Albeniz 1993 - 1994 Pedro Mari Zabalza / M. Monreal
1955 - 1957 Baltasar Albeniz 1994 - 1995 Txetxu Rojo / Manolo Los Arcos
1957 - 1959 Sabino Barinaga 1995 - 1996 "Paquito"
1959 - 1960 Ignacio Eizagirre / Jesús Salvatierra / Miguel Gual 1996 - 1997 Rafael Benítez / P.M Zabalza (2 .zikloa) / Miguel Angel Sola / M. Monreal (2. zikloa)
1960 - 1962 Miguel Gual 1997 - 1999 M. Monreal
1962 - 1963 Enrique Orizaola 1999 - 2000 Miguel Ángel Lotina

XXI. mendeko entrenatzaileak

aldatu
Osasuna taldeko XXI.mendeko entrenatzaile zerrenda[19]
Urtea Entrenatzaileak Urtea Entrenatzaileak
2000 - 2002 Miguel Ángel Lotina 2013 - 2014 Jose Luis Mendilibar / Javi Gracia
2002 - 2006 Javier Aguirre 2014 - 2015 Jan Urban / J.M. Mateo / M. Monreal
2006 - 2008 "Cuco" Ziganda 2015 - 2016 Enrique Martín Monreal
2008 - 2009 "Cuco" Ziganda / José Antonio Camacho 2016 - 2017 M. Monreal / Joaquín Caparrós / Petar Vasiljević
2009 - 2010 José Antonio Camacho 2017 - 2018 Diego Martínez Penas
2010 - 2011 José Antonio Camacho / Jose Luis Mendilibar 2018 -2024 Jagoba Arrasate
2011 - 2013 Jose Luis Mendilibar 2024-gaur egun Vicente Moreno

Presidenteak

aldatu

Lehen mailako taldekideak

aldatu

Denboraldi ezberdinetako lehen taldeko kideak.

2023/2024 Taldea

aldatu

2023ko uztailaren 6an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Sergio Herrera
2   ATZ Nacho Vidal
3   ATZ Juan Cruz
4   ATZ Unai García
5   ATZ David García
6   ERD Lucas Torró
7   ERD Jon Monkaiola
8   ERD Darko Brašanac
9   AUR Chimy Ávila
11   ERD Kike Barja
14   ERD Rubén García
Zbk. Postua Jokalaria
15   ATZ Rubén Peña
16   ERD Moi Gómez
17   AUR Ante Budimir
18   AUR Kike García
19   ERD Pablo Ibáñez
22   ERD Aimar Oroz
25   ATE Aitor Fernández
20-   AUR José Arnaiz
24   ATZ Alejandro Catena
-   ERD Javi Martínez
-   ATZ Jesus Areso

Utzitako jokalariak

aldatu
Zbk. Postua Jokalaria
-   ATZ Diego Moreno (Mirandesen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
-   AUR Iker Benito (Andorran utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Harrobia

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  • Asier Legarda Ereño: "1.000 partida onenen artean" in 2007ko otsailaren 21eko Berria, 28-29 or.
  1. Osasuna Futbol Kluba. osasuna.es (Noiz kontsultatua: 2019-3-26).
  2. Historia. osasuna.es (Noiz kontsultatua: 2019-3-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Clasificación histórica LaLiga Santander - Primera División» Marca.com 2021-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  4. a b Ostolaza, Paulo. (2023-06-04). «Osasunak Konferentzia liga jokatuko du datorren denboraldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  5. Gascon, Ainara Arratibel. (2023-06-27). «Gertuago dauka zigorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  6. Telleria, Beñat Mujika. (2023-07-30). «Osasunak Konferentzia liga jokatuko du Kirolaren Arbitraje Auzitegiak arrazoia eman ostean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  7. Telleria, Beñat Mujika. (2023-08-04). «UEFAk 100.000 euroko zigorra jarri dio Osasunari zuzenbide arruntera jotzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  8. Osasuna Bigarren Mailara jaitsi da. 2014ko maiatzaren 18a. Eitb.com
  9. 68 lagun zauritu dira Sadarren, harmaila erorita. 2014ko maiatzaren 18a. Eitb.com
  10. Osasunaren zorraren berregituraketa onartu du Nafarroako Parlamentuak eitb.eus 2014-11-27
  11. Bruselas investiga el rescate fiscal de Osasuna elpais.es 2014-12-16 (Gaztelaniaz)
  12. Luis Sabalza, Osasunako presidente berria eitb.eus 2014-12-09
  13. Gascon, Ainara Arratibel. «Hirugarrenean beharko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  14. Gascon, Ainara Arratibel. (2023-06-26). «Gertuago dauka zigorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  15. Orzaiz, Ion. (2023-07-06). «Osasunari txalo, UPNri txistu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  16. Telleria, Beñat Mujika. (2023-08-24). «Galdu egin du Osasunak Konferentzia Ligako joanekoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  17. (Gaztelaniaz) «2-2: El Brujas acaba con el sueño europeo de Osasuna» Mundo Deportivo 2023-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  18. Club Atletico Osasuna, ed. Osasunako entrenatzaileen zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010eko otsailaren 2).
  19. Club Atletico Osasuna, ed. Osasuna taldeko entrenatzaile zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010eko otsailaren 2).

Kanpo estekak

aldatu


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal