Highland
Highland | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | na Gàidhealtachd | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
ISO 3166-2 | GB-HLD | |
Hiriburua | Inverness | |
Gobernuburua | The Highland Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°30′N 5°00′W / 57.5°N 5°W | |
Azalera | 30,659 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 235.540 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 7,09 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
www.highland.gov.uk/ |
- Argibide gehiagorako ikusi: Eskoziako Lur Garaiak (Lurralde historikoa)
Highland(s) (Eskoziako gaeleraz A' Ghàidhealtachd, eskozieraz Hieland) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen eskualde menditsua da, herrialdeko zabalena dena (25.659 km2). Izenak "Goi lurralde" edo "lurralde garaia" esan nahi du. Eskoziako gaeleraz "Gaidhealtachd" hitza gaizki erabili izan da sinonimo moduan. Hala ere, gaur egun kontzeptu kulturala da, hizkuntza edo geografikoa baino gehiago.
Administratiboki, Highland Council Area edo Sgìre Comhairle na Gàidhealtachd hartzen du gaur egungo eskualdea (1996tik).
Biztanle-dentsitate oso baxua dauka: 2005ean 213.590 biztanle zituen, 8 biz./km2-ko dentsitatearekin. Inverness (44.610 biztanle) du hiriburu.
Hiri nagusiak
- Inverness: 44.610 biztanle.
- Fort William: 9.908 biz.
- Nairn: 8.418 biz.
- Portree/Port Rìgh (Skye): 2.491 biz.
- Ullapool: 1.308 biz.
- Kyle of Lochalsh: 739 biz.
Kultura
- Skye uhartea (biztanleen %30-40a gaelikodunak dira).
- Kyle of Lochalsh/Caol Loch Aillse : Hiztunak ia %21a dira, uharteetatik kanpo portzentaiarik altuena dena.
- Lochaber/Loch Abar.
- Ross and Cromarty/Ros agus Cromba.
- Sutherland/Cataibh.
Musika
Eskualde honetan gaitaren mota berezia dago, "Great Highland Bagpipe" edo "A' Phìob Mhòr" izenekoa.
Inguru naturala
Ben Nevis (1.344 m) Britainiar Uharteetako mendirik altuena eta eskualde honetako mendebaldean kokatuta dago.
Argazki galeria
-
Glenfinnan biaduktoa azpialdetik.
-
The Saddle.
-
Loch Scavaig, Skye uhartea.
-
Inverness.
-
Loch Mareeko uharteak.
-
Smoo Cave leizearen barrualdea, Sutherland.
-
Cape Wrath lurmuturreko itsasargia, eskualdeko ipar-mendebaldeko muturrean.
-
Blaven.
-
Gair Loch.
-
The Kyle of Durness.
-
The Quiraing, Skye.
Kanpo loturak
- (Ingelesez)Highlandeko gobernuaren webgune ofiziala