Aberdeenshire
Aberdeenshire | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
ISO 3166-2 | GB-ABD | |
Hiriburua | Aberdeen | |
Gobernuburua | Aberdeenshire Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 57°09′04″N 2°07′23″W / 57.151°N 2.123°W | |
Azalera | 6.312,5814 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 261.210 (2019) −260 (2018) | |
Dentsitatea | 41,38 bizt/km² | |
aberdeenshire.gov.uk |
Aberdeenshire (gaeleraz Siorrachd Obar Dheathain) Eskoziako 32 konderrietako bat da. Gaur egun, konderri honek Aberdeen hiria bere barnean ez du hartzen nahiz eta bere egoitzan administratiboak bertan egon.
Mugakideak
Hegoaldetik Angus eta Perth eta Kinross konderriekin mugatzen du eta mendebaldetik berriz Highland eta Moray konderriekin.
Historia
Aintzinarotik populatua izan da eta Neolito zein Brontze Aroko aztarna ugari aurkitu dira bertan. K.a. 2000 urtearen inguruan iritsi omen ziren lehenengo populazioak eta muinoetan gotorlekuak eraiki zituzten. K.o. I mendean Taexali leinua bizi zen hemen baina 800-900 urtetik aurrera Piktoak dira nagusi. Kristautasuna goiz iritsi zen eta monasterio zeltak eraiki ziren.
Aberdeenshire eskualdeak eskoziar leinuen arteko istilu ugari bizi izan zituen, XV eta XVII mendeen artean erlijioen arteko borrokak eta jakobiten matxinadak.
Gaur egungo udalerriaren oinarria Aberdeeneko konderria da. 1973an banaketa administratibo berria egin zen. Orduan Aberdeen hiria banatzea erabaki zen eta Aberdeen konderriari, Kincardineshire konderria eta Banffshire konderriaren ipar-ekialdea batu zitzaizkion.
Herriak
Herri handienak
- Peterhead / Ceann Phàdraig (17.790 biztanle)
- Fraserburgh / A' Bhruaich (12.540 bizt.)
- Inverurie / Inbhir Uraidh (11.529 bizt.)
- Westhill (12.540 bizt.)
- Stonehaven / Cala na Creige (10.820 bizt.)
Herri guztiak
Politika
19 barrutitan 68 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politiko | Zinegotziak |
---|---|
Eskoziako Alderdi Nazionala | 27 |
Alderdi Kontserbadorea | 14 |
Alderdi Liberal Demokrata | 13 |
Alderdi Independientea | 11 |
Eskoziako Laboristak | 2 |
Eskoziako Berdeak | 1 |
Ekonomia
Tradizionalki lehenengo sektorean oinarrituriko ekonomia izan du, nekazaritza, arranta eta basogintza) baina azken 40 urtetan petrolioari loturiko industria garatu du eta populazioa nabarmen handitu da.
Ondasun nabarmenak
-
Lochnagar mendia (1.155m).