Edukira joan

Aguilar Kodes

Koordenatuak: 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.6128°N 2.3892°W / 42.6128; -2.3892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Aguilar Kodes
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aguilar Kodesen ikuspegi orokorra.

Bandera

Aguilar Kodesko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Aguilar de Codés
AlkateaJesus Angel Amescua Martinez de Rituerto (Agrupacion Independiente Aguilar de Codes)
Posta kodea31xxx
INE kodea31008
Herritarraaguilartar[1]
Geografia
Koordenatuak42°36′46″N 2°23′21″W / 42.6128°N 2.3892°W / 42.6128; -2.3892
Azalera18,16 km²
Garaiera731 metro
Distantzia84,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria76 (2023:  0)
alt_left 28 (%36,8)(2019) (%51,3) 39 alt_right
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Zahartzea[2]% 44
Ugalkortasuna[2]‰ 153,85
Ekonomia
Jarduera[2]% 0 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 7,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 6,50 (2018: %4,67)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.aguilardecodes.es/

Aguilar Kodes[1] ([aɣuilaɾ koðes̺] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Arranotegi [aranoteɣi] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 94 biztanle zituen 2014. urteko erroldan.

Izena

Euskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegia bi forma eman zituen herriarentzat, Agilar eta Arranotegi: bata, grafia euskaratua; eta bestea, asmakuntza.[5] Hala ere, Nafarroa Garaiko herrien izenak arautu dituen Euskaltzaindiaren 155. arauak Aguilar Kodes finkatu zuen euskara baturako araututako izentzat, 2008an.[6]

Geografia

Aguilar Kodes Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabarekiko mugan.

Aguilar Kodesen ikuspegia

Herrigunearen kanpoaldean, Viana eta Kanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako meteorologia estazioa dago.[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak

Aguilar Kodesek mugakide ditu Cabredo eta Genevilla eta Arabako Santikurutze Kanpezu, iparraldean; Azuelo, ekialdean; Aras, Viana eta Arabako Oion, hegoaldean; eta Lapoblación eta Marañón, mendebaldean.

Auzoak

Herriak auzo hauek ditu: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe Merkeak eta Gurutzeko kalea

Historia

1219an Antso Azkarrak hiribildua eratu zuen. Lehen Karlistaldian hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan, eta Tomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.

Ekonomia

Historikoki herriko gatzagak ere izan dira aktibitate ekonomiko nabarmen bat herriaren historian, eta 20. mendera arte zeuden lau guneetatik batek irauten du 21. mendean.[8]

Parke eolikoa

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, Codés Aguilar eta Codés Azuelo izenekoak. Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka; eta bigarrenak, 43,20 megawattekoa. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Demografia

Aguilar Kodesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Aguilar Kodesen»

Udaletxea

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, z. g.

2023-2027 legegintzaldia

Alkateak

Hauek izan dira Aguilar Kodesko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[9]
Adalberto Alvarez Narcue[9] 1979 1983 Agrupacion de Electores Independientes
Justino Morentin Guergue[9] 1983 1987 Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala
Jesus Agustin Diaz de Cerio Casado[9] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Agustin Diaz de Cerio Casado[9] 1992 a 1995 Kudeaketa batzordea
Carlos Perez Diaz de Cerio[9] 1997 b 1999 Kudeaketa batzordea
Carlos Perez Diaz de Cerio[9] 2000 c 2003 Kudeaketa batzordea
Juan Cruz Casasnovas Martinez[9] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Amparo Labeaga Diaz de Cerio[9][10][11][12][13] 2007 2011 Agrupacion Independiente Aguilar de Codes
Amparo Labeaga Diaz de Cerio[9][14] 2011 2015 Agrupacion Independiente Aguilar de Codes
Carlos Diaz de Cerio Perez[9][15] 2015 2019 Agrupacion Independiente Aguilar de Codes
Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto[9][16][17][18][19] 2019 2023 Agrupacion Independiente Aguilar de Codes
Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto[20][21] 2023 Jardunean Agrupacion Independiente Aguilar de Codes

a 1991an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

b 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

c 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

Azpiegiturak

Garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honako hau da:

Zerbitzuak

Aguilar Kodes Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da. Erakundearen egoitza nagusia Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.

Euskara

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Aguilar Kodes eremu ez-euskaldunean dago. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,04k zekiten euskaraz hitz egiten.

Jaiak

Gurutzearen Kofradiaren prozesioa, 1937. urtean. Indalecio Ojangurenen argazkia.

Aguilar Kodesko jaiak Santa Barbararen eta San Kristobalen omenez ospatzen dira. Erromeriak antolatzen dituzte izen bereko baselizetara.

Ondasun nabarmenak

  • Gurutze Santuaren parrokia
  • San Bartolome baseliza
  • San Kristobal baseliza
  • San Jose baseliza

Aguilartar ezagunak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  4. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  5. Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011 ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  6. «Aguilar Kodes» EODA (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  7. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  8. (Gaztelaniaz) Azuelo.com. (2010-09-20). «LAS SALINAS DE AGUILAR DE CODÉS» Azuelo (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  9. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  10. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  11. (Gaztelaniaz) «Los alcaldes se reunen hoy en Ancín para "unir esfuerzos".» Diario de Noticias de Navarra 2009-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  12. (Gaztelaniaz) «Los chilenos residentes en Navarra, preocupados ante la falta de comunicación con el país andino» Diario de Noticias de Navarra 2010-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  13. (Gaztelaniaz) «Aguilar de Codés. Un municipio con sabor del pasado.» Revista Calle Mayor 2011-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  14. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  15. (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).[Betiko hautsitako esteka]
  16. (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  17. (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26).
  18. (Gaztelaniaz) «Una depuradora permitirá en Aguilar de Codés un tratamiento de aguas más completo» Revista Calle Mayor 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  19. (Gaztelaniaz) «‘Un paseo por…’ Aguilar de Codés.» Revista Calle Mayor 2022-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
  20. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  21. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa