Edukira joan

Gaafar Nimeiry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Gaafar Nimeiry

Afrikar Batasuneko presidente

1978ko uztailaren 18a - 1979ko uztailaren 12a
Omar Bongo - William Tolbert
Sudango presidente

1969ko maiatzaren 25a - 1985eko apirilaren 6a
Ismail al-Azhari - Abdel Rahman Swar al-Dahab
Bizitza
JaiotzaOmdurman1931ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Sudan
HeriotzaKhartum2009ko maiatzaren 30a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnited States Army Command and General Staff College (en) Itzuli
Sudanese Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraSudanese Armed Forces (en) Itzuli
Gradualanda-mariskal
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaSudanese Socialist Union (en) Itzuli
National Congress Party (en) Itzuli

Find a Grave: 64940524 Edit the value on Wikidata

Gaafar Muhammad an-Nimeiry (baita Jaafar Nimeiry, Gaafar Nimeiry edo Gaafar Muhammad Numayri ere; arabieraz: جعفر محمد نميري‎; Omdurman, Sudan, 1930eko urtarrilaren 1a - Khartum, Sudan, 2009ko maiatzaren 30a) militar eta politikaria izan zen. Sudango presidentea izan zen 1969-1985 bitartean.

Bizitza

Postari musulman baten semea zen, eta Sudango Akademia Militarrean graduatu zen 1952. urtean. Urte horretan, britainiarrak Egiptotik bota eta Faruk I.a erregea kargutik kendu zuen Nasserren estatu-kolpeak eragin handia izan zuen Nimeiryrengan. Hainbat konspiraziotan nahasirik egon zen, eta armadatik aldi baterako kanporatuta zegoen 1969. urtean botereaz jabetu zen estatu kolpe ezkertiarra egin zenean. Horren ondorioz, Sudango Kontseilu Iraultzaileko buru eta lehen ministro bilakatu zen.

Nazionalista sutsua izanik, 1969an Antzara talde erlijioso kontserbadorea suntsitu zuen, eta 1971n Sudango Alderdi Komunista, botereaz jabetzen ahalegindu eta porrot egin baitzuen. Urte horretan, Sudango Errepublikako lehendakari aukeratu zuten. 1972an Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko 17 urteko gerra zibila amaitzea lortu bazuen ere, ez zen gauza izan Sudango arazo ekonomiko kronikoei irtenbiderik aurkitzeko. 1977an eta 1983an, berriz hautatu zuten Sudango lehendakari. Lege koranikoak sartuz eta bere burua Sudango Iman musulman handitzat aldarrikatuz 1983an hasi zuen errepresiozko politika zela medio, berradiskidetze nazionalaren politikak porrot egin eta Sudango hegoaldearen altxamendua eragin zuen 1984an. 1985eko apirila arte izan zen Sudango lehendakari, urte horretan odolgabeko estatu kolpe batek bere kargutik kendu baitzuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaafar Nimeiry Aldatu lotura Wikidatan