Fornax (konstelazioa)
[[Fitxategi:{{{}}}|300px|center]] | ||
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | For | |
Genitiboa | Fornacis | |
Sinbologia | ||
Igoera zuzena | 1 h 45,40 m
eta 3 h 50,36 m artean | |
Deklinazioa | -39,51° eta -23,76° artean | |
Eremua | 397,5 gradu karratu
0,964 % (41. postua) | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
59 (mv < 6,5) | |
Izarrik distiratsuena | Fornacis
(itxurazko magnitudea: mv 3,86) | |
Meteoro euria |
{{{Ez du}}} | |
Konstelazio
mugakideak |
{{{4 konstelazio}}} | |
+{{{latmax}}}° eta −{{{latmin}}}° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) [[{{{ikuspen onena}}}]]n |
Fornax edo Labea[1][oh 1] —latinez: Fornax— Nicolas Louis de Lacaillek ezarritako konstelazio austral bat da, hasiera batean, Fornax Chemica (latinez, labe kimiko) izenarekin ezarri zuen.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fornax, erromatar mitologian, ogiaren eta sukaldaritzaren jainkosa da, hala ere, honek ez du zerikusirik konstelazioarekin, (fornax labea aipatzeko erromatar hitza baino ez da) 1763. urtean izendatu baitzen aipatutako izenarekin.
Izar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- α Fornacis (Fornacis), konstelazioko izarrik distiratsuena, 3,8ko magnitudearekin. Izar bitar bat da.
- β Fornacis, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena, erraldoi hori honek 4,46ko magnitudea du.
- ε Fornacis, 10.000 milioi urtetik gora ditu azpierraldoi honek.
- ζ Fornacis, izar zuri-horixka honek, izar nano gorri bat du lagun, bere itxurazko magnitudea 5,7koa da.
- ι2 Fornacis, sekuentzia nagusiko izar zuri-horixka, bere magnitudea 5,85ekoa da.
- κ Fornacis, Eguzkiaren antzeko izarra, 5,19ko magnitudea du.
- ν Fornacis, Alpha² Canum Venaticorum izar aldakorra, +4,68ko bataz besteko magnitudea du eta konstelazioko hirugarren izar distiratsuena da.
- π Fornacis, 5,35eko magnitudea duen erraldoi horia.
- ρ Fornacis, 5,54eko magnitudea du, izar hau ere erraldoi hori bat da.
Exoplanetak dituzten izarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- λ2 Fornacis, 5,78ko magnitudea du nano hori honek, exoplaneta bakarra dauka bere inguruan orbitatzen.
- HD 20868, 9,92ko magnitudea du izar honek. Bere inguruan orbitatzen duen exoplaneta erraldoiaren eszentrikotasuna orain arte atzeman den handiena da.
Espazio sakoneko objektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fornaxen kumulua, Lurretik 66 argi-urtera dagoen galaxiadun kumulua da, Virgoren kumulua baino txikiagoa.
- NGC 1097 galaxia kiribila, William Herschelek aurkitu zuen 1790eko urriaren 9an. Ez da Fornaxen kumuluaren partaide eta bizilagun duen NGC 1097A galaxiarekin batera elkar eragiten ari dira.
- NGC 1350, NGC 1365 eta NGC 1398, galaxia kiribilak denak ere.
- NGC 1316 (Fornax A), galaxia lentikularra eta erradiogalaxia, galaxia honetako izar gorrien izar-kumuluak aztertuz jakin da bi galaxia kiribilen arteko talkek sortu zutela galaxia berri hau.
- NGC 1360 nebulosa planetarioa. Bere erdigunean bi nano zuriek osaturiko sistema bitar bat dago.
- Fornaxen galaxia nanoa, galaxia txiki hau Talde Lokalaren partaidea da eta NGC 1049 izeneko kumulu globular bat dauka.
- UDFj-39546284 galaxia, gaur arte aurkitu den galaxiarik urrunena, 2011ko urtarrilaren 26an aurkitu zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikimedia Commonsen badira Fornaxen inguruko multimedia fitxategiak.
- Fornax konstelazioan dauden objektuak. (Ingelesez)
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |