Edukira joan

Paneka atlantiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paneka atlantiko
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaOsmeriformes
FamiliaOsmeridae
GeneroaMallotus
Espeziea Mallotus villosus

Paneka atlantikoa (Mallotus villosus) Osmeridae familiako itsas arraina da, ipar-ekialdeko Atlantikoan eta Ozeano Artikoan bizi dena.[1] Jateko ona da eta haren arrabak (masago) Japoniako sukaldaritzan oso aintzat hartuak dira.

Bi azpiespezie ditu:

  • Mallotus villosus socialis
  • Mallotus villosus villosus

Paneka arrek 20 cm-ko luzera hartzen dute eta emeak handiagoak dira, 25,2 cm hartzerainokoak. Bizkarraldea oliba kolorekoa izan ohi dute eta sabelaldea zilar kolorekoa, alboetan ilunagoa[2]. Sabelaldean arrek iridiszentzia gorrixka azaltzen dute.

Ur hotzak atsegin dituzte eta horregatik Ozeano Artikoan eta Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Barearen iparraldean zehar burutzen dituzte migrazioak[2]. Udaberrian izaten dute errunaldi garaia Islandia inguruan. Ondoren plankonetan aberatsak diren Groenlandia eta Jan Mayen uhartearen arteko uretara migratzen dute eta Udazkenean Islandiara itzultzen dira.

Lanperna-musua paneka harrapatu berritan.

Ur azaletan aurkitzen duten planktonaz eta krillaz elikatzen dira eta haren bila joaten dira sarda handietan[3]. Era berean beste espezie batzuen harrapakin dira, hainbat balea motak, fokak, bakailaoak[3], berdelak eta txipiroiek jaten dituzte panekak, bai eta itsas hegazti ugarik ere. Arren hilkortasun tasa ia %100-ekoa da.

Itsasontzi handiek bakailaoa arrantzatzeko amuzki gisa erabiltzeko harrapatzen dute paneka. Olio industriak ere aprobetxatzen du arrain espezie hau.

Sukaldaritzan ere erabiltzen da paneka, bai arraina bera eta baita haren arrautza multzoak ere, Japonian "wasabi kabiarra" ezizenaz ezagutzen dena, wasabiz nahastuta ateratzen baita herrialde hartan[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gjøsæter, H.. (1998). «The population biology and exploitation of capelin (Mallotus villosus) in the Barents Sea» Sarsia 83: 453–496..
  2. a b «Mallotus villosus, Capelin : fisheries» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  3. a b (Ingelesez) McNicholl, D. G.; Walkusz, W.; Davoren, G. K.; Majewski, A. R.; Reist, J. D.. (2016-06-01). «Dietary characteristics of co-occurring polar cod (Boreogadus saida) and capelin (Mallotus villosus) in the Canadian Arctic, Darnley Bay» Polar Biology 39 (6): 1099–1108.  doi:10.1007/s00300-015-1834-5. ISSN 1432-2056. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  4. «“Tobiko” & “Ebiko” รู้เขาหลอกแต่เต็มใจให้หลอก» web.archive.org 2017-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.