Edukira joan

Bermeoko portua

Koordenatuak: 43°25′0″N 2°43′0″W / 43.41667°N 2.71667°W / 43.41667; -2.71667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bermeoko Portua
Bermeoko Portuaren ikuspegia
Hiria
Herrialdea  Bizkaia
Hiria Bermeo
Koordenadak 43°25′0″N 2°43′0″W / 43.41667°N 2.71667°W / 43.41667; -2.71667
Datuak
Kudeatzailea Eusko Jaurlaritza
Mota Arrantza eta Merkataritza Portua
Portuaren azalera 212.835
Lehorraren azalera 104.101
Azalera 316.936
Amarralekuak 347
Kaiak 7
Estatistikak
Itsasontzien helduerak 350
Urteko zamaren pisua (Tn) 461.477
Webgunea www.bermeo.org

Bermeoko portua Bizkaiko arrantza portu bat da, Euskal Herriko garrantzitsuena dena baxurako arrantza jarduerari dagokionez, alturako arrantza handiena Ondarroakoa izanda.

Halaber, Bermeok merkataritza eta kirol-portua ere badauzka.

Erdi Aroan sortu zuten, arrantza eta merkataritza lanak batera eginez.

XIV.-XV. mendetik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen.

Bermeo bere garrantziari eusteko gai izan zen XVI. mendean ere, horren adibideak hauek izan daitezke: 1527ko apirilaren 7an Kofradiako ordenantzak berretsi zituela Karlos V.ak "zorragatik edo fidantzeagatik ez bada, ez bermeotarrik, ez bertako merkantziarik, ez Bermeora datorren atzerritarrik,ez beraren merkantziarik, ez atxilotzeko" pribilegioa berrestea.

Aipatzekoa da, Bermeok, XVI. mende osoan, eta zoritxar ugari gainditu ostean, "arrantza-merkataritza" jarduera bikoiztu egin zela eta penintsula osoko ontziteria garrantzitsuena eta handiena eduki zuela, hau da, Bilboko portuarekin zuen betiko borrokari eusteko gai izan zela.

XVIII. mendearekin batera heldu zen Bermeora berpizkunde garaia, batez ere, arrantzaren garapenean oinarrituriko berpizkundea izan zen eta horren eraginez, arraina gatzunetan ipintzeko lantegi asko eta asko sortu ziren, baita arrantzarekin zerikusia zeukaten industria eta ontziolak ere eta biztanleria ere asko hazi zen. Ontzioletan, era berean, erriberako arotzak eta itsasarotzak asko aritu ziren.

XX. mendean Bermeok inoiz baino kementsuago ekin zion itsasoari, aurrerapen teknologiko guztiak hartu zituen. Horri esker, loraldi garai ezin hobea bizi izan zuen, eta baxurako arrantzako abangoardian jarraitu zuen bertako flotak.Gaur egun ere alturako flota oso garrantzitsua da eta arrantza-industriarako egitura berealdikoa.

Bermeoko kirol portua

Arrantza portua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an 13.788 tona harrapatu zituzten, hegaluzea, bokarta, berdela eta sardina nagusiki.

Flotari dagokionez, baxurako arrantzarako 92 itsasontzi ditu, 772 marinelekin. Bestela, 27 atunari izoztaile dauzka, 616 marinelekin.

Itsas-langileak San Pedro Arrantzale Kofradian biltzen dira. Bi elur fabrika ditu eta hiru izoztegi. Bederatzi enpresa esportatzaile eta zazpi kontserba fabrika ditu.

Bestela, hiru elkarte nagusi nabarmentzen dira: Atunetarako izotzontziena, Legatzetarako ontziena eta Bermeoko ontzien jabeena.

Merkataritza portuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xixili eta Erroxape dira, ia 65.000 metro karratu hartzen dutenak. 2000an 461.477 tona mugitu zituzten ia 350 itsasontzien artean. [1]

Gai nagusiak siderurgikoak, aluminioa, paper-bobinak eta eskaiola plakak dira.

Bermeoko merkataritza portua

Portuko sarrera:

  • Zabalera: 90 metro
  • Sakonera: 6 metro
  • Norabidea: Ekialde-ipar-ekialde

XIXILI KAIA

  • Metroak: 140
  • Sakonera: 6 metro
  • Azalera: 3.100 metro karratu
  • Estalitako biltegiak: -

ERROXAPE KAIA

  • Metroak: 520
  • Sakonera: 6 metro
  • Azalera: 60.000 metro karratu
  • Estalitako biltegiak: 12.000 metro karratu
Artikulu nagusia: «Bermeoko kirol-portua»

Bermeoko portu zaharrean kokatzen da eta 2006. urteko maitzerako egin zen. 300 atrakaleku inguru du.

Portuko sarrera babesteko 800 metro inguruko olatu horma dago. 2007ko abenduaren 10an denborale handi baten ondorioz itsasoaren indarrak hautsi egin zuen olatu horma portuko beste gauzen artean, azkeneko 60 metroko horma eraitsiz.

  • Ontziolak
  • Lehorreratze orak.
  • Portu Trenbidea.
  • Garabiak (12 tonakoak)
  • Konponketa tailerrak, aroztegiak.
  • Ur hartuneak.
  • Erregai hartuneak: gas oil.
  • Argindar hartuneak.
  • Baskulak: 3 (40 eta 60 tonakoak)
  • Erabilitako olio bilketa.
Bermeoko portu zaharra, egun kirol portua dena

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • PORTUKO BULEGOA: Matxikorta kaia.
  • ITSAS KAPITAINTZA: Erroxape kaia.
  • BERMEOKO LEBAZALIEK y MENDIETA U.T.E: Fraile leku kalea 1.
  • ITSASOKO ETXEA (Itsasoko Gizarte Institutua): Arrantzaleen kofradia kalea 1.
  • Gurutze Gorria (ITSAS SALBAMENDUA): Matxikorta kaia.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]