Edukira joan

Tolosako Done Saturdi basilika

Koordenatuak: 43°36′31″N 1°26′32″E / 43.608485°N 1.442126°E / 43.608485; 1.442126
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolosako Done Saturdi basilika
Basilica de Sant Sarnin
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Monumentu historikoa
Donejakue bideak Frantzian Donejakue bideak Frantzian
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia
Frantziako udalerriTolosa Okzitania
Koordenatuak43°36′31″N 1°26′32″E / 43.608485°N 1.442126°E / 43.608485; 1.442126
Map
Historia eta erabilera
JabeaCity of Toulouse (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaTolosako artxidiozesia
IzenaZernin Tolosakoa
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia868-045
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Mérimée IDPA00094524
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Done Saturdi basilika (frantsesez: basilique Saint-Sernin) Okzitaniako Tolosan dagoen santutegia da. Eraikuntza honen helburua Done Saturdi Tolosakoaren erlikiak gordetzea izan zen, Tolosako lehen apezpikua izan zena, 250an martiri bilakatutakoa. Erdi aroko mendebaldeko erromesen jomuga nagusienetako izan zen, IX. mendetik Frantses Iraultza bitarte kalonje komunitate batek zaindu zuen. Europan gordetzen den eliza erromaniko handienetakoa da, Alemaniako Spirako katedralarekin batera.

Saturdi, garai hartan kristau komunitateko burua Tolosan, apaiz paganoek atxilotu zuten 250eko azaroaren 29an Kapitolio zaharraren oinean (gaur egungo Esquirol plaza). Kristautasunari uko egiteari eta Jupiterri (zezena) gorazarre egiteari uko egin zion. Horregatik zezen bati soka batekin lotu eta arrastaka eraman zuten hiriko kaleetan barrena gaur egun basilika dagoen lekuan soka hautsi zen arte. Bi neska gaztek Done Saturdi hor bertan lurperatu zuten. Zezena Klaustroaren kaletik igaro zen, eta horregatik kaleari izena aldatu eta Rue du Taur (zezenaren kalea) jarri zioten.

Basilikak 260 kapitel erromaniko gordetzen ditu[1] eta hegoaldeko arkitektura erromanikoaren ikurra da. Tolosak Done Jakue bideko erromes ugariren bisita jasotzen zuen eta bertatik San Saturninoren erlikiak ondratzera pasatzen ziren.

Basilika hau UNESCOren gizateriaren ondarea da 1998tik.[2]

Aurretik zegoen V. mendeko kapera txiki geratu zenez, basilika berria eraiki zuten XI. mende amaieran. Ez dakigu noiz hasi ziren obrak, baina 1096a baino lehenago izan zen.[3]

Garai gotikoan eta berpizkundean elizak erreforma batzuk eduki zituen. XIX. mendean ere erreformak egin zitzaizkion, baina XX. mendeko erreforma berriekin aurreko mendekoak ezabatzen ahalegindu ziren, elizaren lehengo itxurara bueltatzeko.[3]

XIX. mendean iparraldean zeuzkan klaustroa eta abadia bota egin zituzten.

Eliza gehiena adreiluekin eraikitakoa da. Gurutze formako oin planoa dauka.

Donejakue bidearekin lotutako beste eliza erromaniko batzuek bezala, eliza honek ere trantseptua dauka, eta baita deanbulatorioa ere. Alboko nabeen gainean tribunak ditu. Elizaren helburua ahalik eta erromes gehien sartzea zen, eta hauek santuen erlikiak ikustea deanbulatorioan, apaizek meza ematen zuten bitartean. Eliza mota hauei peregrinazio elizak deitzen zaie.[2]

Erdiko nabearen gainean kanoi gangak daude. Alboko nabeetan, aldiz, ertz gangak. Hauen gainean daude tribunak.

Eliza honek eskultura erromaniko garrantzitsuak dauzka. Deanbulatorioaren hormetan marmolezko zazpi behe-erliebe daude, Bernard Gilduinen tailerrean egindakoak.

Deanbulatorioak San Saturdiren hilarria inguratzen du. Absidioloak ere baditu, kapera txikietan errelikiak gordetzeko.

Gurutzaduraren gainean 64 metroko kanpandorre oktogonal bat dauka, 5 maila dituena. Azpiko hiru mailek arku erromanikoak dituzte eta XII. mendekoak dira. Goiko maila biak, aldiz, XIII. mendekoak dira. Dorreraren orratza XV. mendekoa da.

Eskulturadun ateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoak dira kanpoan dituen bi ate: Porte des Comtes eta Porte Miègeville. Bigarren honen tinpanoa erromanikoko zaharrenetarikoa eta ederrenetarikoa da.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Georges Duby, Jean-Luc Daval, La sculpture, ..., page 276
  2. a b (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Chemins de Saint-Jacques-de-Compostelle en France» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  3. a b O'Reilly, E. B., 1921: How France Built her Cathedrals. London and New York: Harper and Brothers
  • O'Reilly, E. B., 1921: How France Built her Cathedrals. London and New York: Harper and Brothers

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]