Santutegi (eraikina)
Itxura
- Artikulu hau eraikin erlijiosoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santutegi (argipena)».
Santutegia jainko, santu, heroi, martir edo beste pertsonaia sakratu edo mitologiko bati eskainitako toki edo eraikin sakratu bat da. Maiz, santutegiak erromesaldien helmuga dira eta haietan izaki edo pertsonaia sakratu horren irudia edo erlikiak gordetzen dira. Egungo munduko santutegi nagusiak Vatikano, katolikoei dagokienean, eta Meka, musulmanei dagokienean, dira.
Euskal Herrian santutegi katolikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Euskal Herriko santutegi nagusiak:
- Done Mikel Aralarkoaren santutegia, Aralarko mendilerroan, Nafarroa Garaiko Uharte Arakil udalerrian
- Arantzazuko santutegia, Oñati, Gipuzkoa
- Loiolako Santutegia, Azpeitia, Gipuzkoa
- Urkiolako santutegia, Abadiño, Bizkaia
- Arteko Gure Amaren Santutegia, Artziniega, Araba
Euskal Herritik kanpoko santutegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Euskal Herriaz kanpoko zenbait santutegi ospetsu:
- Covadonga, Cangues d'Onís, Asturias, Espainia
- Reglako Andre Maria Birjinaren Santutegia, Chipiona, Cadiz, Andaluzia, Espainia
- Lurdako santutegia, Lurda, Pirinio Garaiak, Erdialdeko Pirinioak, Frantzia
- Guadalupeko Andre Mariaren Santutegia, Mexiko Hiria, Mexiko