Mikel
Mikel gizonezko izen bat da, hebreerazko מי כאל esalditik eratorrita, mī kāʼēl, "El bezalakoa dena". Arameraz ܡܝܟܐܝܠ esaten da ([miχaˈʔel]). Izen teoforiko hau, berez, galdera erretoriko bat da: "Nor [da] El [Hebrearren jainkoa] bezalakoa?" eta erantzuna "ez dago inor El bezalakorik" da, edo "ez dago Jaungoikoa baino ezagunagorik eta boteretsuagorik". Latinez galdera honi Quis ut Deus? esaten zaio.
Izena lehen aldiz Hebrear Biblian agertzen da, Zenbakien Liburuan, Zn 13:13, Mikaelen seme Setur, Axerren leinukoa; moduan.
Herrialde eta hizkuntza bakoitzean izenak aldaera ezberdinak jaso ditu, batzuetan abizen gisa ere: Carmichael, DiMichele, MacMichael, McMichael, Michaels, Micallef, Michael, Michaelson, Michiels, Michalka, Michels, Miguel, Mihály, Mikeladze, Mikhaylov, Mikkelsen, Mitchell, Michalski, Mykhaylenko edo Mikaelyan.
Mikel izena duten pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda honek Mikel izena duten pertsonak erakusten ditu: