Mikel Losada
Mikel Losada | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mikel Losada García |
Jaiotza | Ermua, 1978ko abenduaren 28a (45 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Pabellón Nº 6 |
Mikel Losada Garcia (Ermua, Bizkaia, 1978) bizkaitar antzezlea da.
Ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin du, horien artean Ane edo Intimidad (Netflix). Baita Espainia osoko ehun antzerki ekoizpen baino gehiagotan ere.
Hiru aldiz izendatu dute Euskal Aktore Onenaren Sarirako Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan, azken aldiz 2022an, Ane filmarengatik. 2001ean Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan Telebistako Aktore Onenaren Saria irabazi zuen, eta 2022an kategoria berean izendatu zuten Intimidad telesailagatik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ermuan jaio zen 1978an. Hamasei urte zituela, antzerki- eta ikus-entzunezko proiektuetan lehen paperak lortu zituen. Hemezortzi urterekin Ramon Barearen antzerki konpainian sartu zen. Ordutik, ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin du, baita ehundik gora antzerki-produkziotan ere.
2020an Ane filmeko protagonista izan zen Patricia López Arnaizekin batera. Filmak bost izendapen jaso zituen Goya Sarietan, tartean Film Onenaren Saria, eta hiru Goya irabazi zituen.
2021ean, Ana Murugarrenek zuzendutako García y García filmeko protagonista izan zen, José Mota, Pepe Viyuela eta Jordi Sánchezekin batera.
Pabellon 6 proiektuaren sortzaileetako bat da.
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Bilbon bizi da. Olatz Ganboa aktorearekin bikote harremana dauka eta elkarrekin alaba bat dute. 2016an berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten, ETB1en, 2020an COVIDen pandemiak eragindako konfinamendu betean. Border collie bat du, Kea izenekoa.
Ana Murugarren zinemagilearekin harreman estua du, eta berak azaldu duenez, Losada bere film guztietan agertzen da. Ramon Barea aktorearekin ere harreman estua du, Losadak bere lagun eta mentore jotzen baitu.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El guardián invisible (2017)
- Igelak (2016)
- Hileta (2016)
- Txarriboda (2015)
- Hiru gezur (2014)
- Sapos y culebras (2014)
- Alaba Zintzoa (2013)
- Bypass (2012)
- Anfitrioi berezia (2012)
- Dragoi Ehiztaria (2010)
- Sukalde kontuak (2009)
- Go!azen (2008)
- Casual Day (2007)
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006)
- Corrientes circulares (2005)
- Hoja de ruta (2005)
- El coche de pedales (2004)
- Lazaro (2001)
- La voz de su amo (2001)
- Los amigos (2000)
- Pecados provinciales (1999)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El silencio (2023)
- Intimidad (2022)
- Etxekoak (2020)
- Lain (2012)
- Cuéntame cómo pasó (2002-2016)
- U.C.O. (2009)
- Esto no es serio, ¿o sí? (2005-2006)
- Goenkale (2001)
- Aventuras vascas (1999)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |