Ad lazarum argudioa
Itxura
Ad lazarum argudioa zerbait proposatzen duena pobrea delako zerbait egia dela ondorioztatzean duen falazia mota bat da.
Egitura hau dauka:
- A-k B esaten du;
- A pobrea da,
- Beraz, B egia da.
Kontrako falazia argumento ad crumenam da.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monjeek pobrezia botoak egin dituzte. Seguru asko horri esker argiztapen berezi bat lortu dute, jakintsuago egiten dituena.
- Enpresaburuen eta langileen arteko eztabaida batean arrazoia eman behar zaie langileei, pobreagoak direlako.
- Politikari honek bere soldata jaitsi du, beraz, ziur esaten duena zuzena dela.