Agorregiko burdinola
Agorregiko burdinola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Aia |
Koordenatuak | 43°14′49″N 2°09′12″W / 43.24697772°N 2.15341017°W |
Agorregiko burdinola instalazio hidrauliko historikoa da, Pagoetako natura parkean dagoena, Aian. Konplexu berean atxikia du errota bat, nahiz eta egun batek ere ez duen funtzionamendurik, burdinola XIX. mende arte egon baitzen indarrean. Egun irauten duen eraikina 1754koa da,[1] burdinola hiru mende lehenago sortua zen arren. Egun, zaharberrituta dago eta turista, ibiltari eta ikasleei harrera egiten die.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko eta, agirietan jasota dagoenez, XV. mendekoa da Agorregi burdinola ere, Laurgaingo jaurerrian kokatuta.[2] XVI. mendean, burdinolak funtzionamendu betean ziren euskal kostaldeko arrantza eta itsas merkataritza jarduerei lotuta.
1754an, Joakin Lardizabal burdinolaren jabeak plano berriak egiteko agindu zion Frantzisko Iberori. Azken honek urari albait probetxu handiena ateratzeko, sistema burutsu bat diseinatu zuen, inguruko erreketatik bost ur-hartune jarriz. Mailakatze sistema baten bitartez, uraren indarra behin eta berriz baliatzen zen, gabia mugiarazteko, gero errota, etab.[1] Ia bi kilometroko ubide sarea eratu zuten, eta bi antapara (ur biltegi) eraiki, ura bideratzeko.[3] Hau burdinola nagusia zen, beste txikiago batzuk baitzeuden; hemen, burdina ateratzen zuten, eta gero beste burdinola txikiagoetara bidaltzen, hor burdina lantzeko.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Antapara edo andel bat
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Agorregiko Burdinola (Aia) - Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
- ↑ a b «Agorregiko Burdinola eta Errotak – Ferrería y Molinos de Agorregi» Parketxe Sarea 2014-01-15 (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
- ↑ Agorregiko burdinola eta errota - hiru.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).