Aingeru guardako
Itxura
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Aingeru guardako (argipena)»
Kristau sinesmenean, aingeru guardakoa, aingeru zaintzailea edo aingeru begiralea (bizkaieraz, aingeru jagolea) Jainkoak pertsona bakoitzari ezarritako aingerua da, eguneroko bizitzan pertsona hori zaintzen eta gidatzen duena. 1927-1973 urte bitartean, aingeru haien jaia martxoaren 1ean ospatzen zuen Erromatar Eliza Katolikoak. Geroztik, urriaren 2ra aldatu zuen haien omenezko ospakizuna santuen izendegian. Euskal Herrian, ordea, anitz dira martxoaren 1ean izen horrekin oraindik ospatzen diren jaiak, hala nola Azkoitian eta Donostiako Igara auzoan.