Edukira joan

Aktis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aktis
Heliadak
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHelios
AmaRodo

Greziar mitologian, Aktis, Helios eguzki jainkoa eta Rodo lamiaren semea zen, Rodasen eponimoa.

Zeusek, Telkinak ezabatzeko uholde bat bidali zuenean, hauek, ihes egin eta Rodo eta bere semeak utzi zituzten Rodaseko gobernari bakar bezala. Rodok ere, baina, bazituen anaiak, hauek, euren ama bortxatu ondoren, lurpeko deabru bihurtu zituzten arren.

Euren anaia Tenagesen abilezia eta adimenagatik bekaitzak eta jelosiak jota, beste heliadek hil egin zuten. Aktisek, krimen honengatik, Rodasetik ihes egin behar izan zuen, eta Egipto ezezagunerantz jo zuen, non Heliopolis hiria sortu zuen (bere aitaren omenez). Belaunaldi askoan zehar, ospetsua izan zen astrologia eskola bat sortu zuen, arte honetan nabarmentzen baitzen, bere aita Heliosek horretan prestatu ondoren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]