Albreteko etxea
- Artikulu hau etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Labrit».
Albret[1] (euskaraz jatorriz eta inguruko erdaretan Labrit edo Lebret), Erdi Aroko Frantziako leinu garrantzitsua izan zen. Leinu-etxea Landetako Labrit herrian zegoen. Hasieran, bertako gudetan parte hartu zuten XIV. mendean ingelesen alde eta gero frantziarren alde.
Arnaud Amanieuk, Albreteko jaunak, ingelesak Akitaniatik botatzen lagundu zuen. Karlos semea Azincourteko batailan hil zen 1415ean. Alain I.a Albretekoa Handiak Ana Bretainiakoa ezkondu nahi eta Karlos VIII.a Frantziakoa borrokatu zuen; ezin eta Nantes errenditu zuen 1486an.
Leinuaren ospea hasi eta Joanes Albretekoa, Alainen semea, Nafarroako errege ezkontide bihurtu zen Katalina Foixekoa ezkondu zenean. Henrike I.a Albretekoa semea eta Nafarroako erregea Albreteko duke eta Frantziako "pare" bihurtu zen 1550ean. Honen alaba, Joana I.a Albretekoak, Nafarroako erregina, Antonio Borboikoa ezkondu eta Henrike IV.a Frantziakoa zuten semea, Frantziako errege izango zena.
Horrela Albreteko dukerria Frantziako koroari lotu zitzaion, nahiz eta 1651an La Tour d'Auvergne familiari eman Sedan eta Raucourten truke.
Albreteko jaun-andreen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amaneo I.a, 1050-1060
- Amaneo II.a, 1060-?
- Bernard Ezi I.a, ?-?
- Amaneo III.a, 1100-1130
- Bernard Ezi II.a, 1130-?
- Amaneo IV.a, ?-1174
- Amaneo V.a, 1174-1209
- Amaneo VI.a, 1209-1255
- Amaneo VII.a, 1255-1270
- Bernard Ezi III.a, 1270-1281
- Mathe Albretekoa, printzesa 1281-1295
- Elisabet Albretekoa, printzesa 1295-1298
- Amaneo VIII.a, 1298-1324
- Bernard Ezi IV.a, 1324-1358
- Arnaud Amanieu I.a, 1358-1401
- Karlos I.a Albretekoa, 1401-1415
- Karlos II.a Albretekoa, 1415-1471
- Joanes I.a Albretekoa, (ezkontza, 1471) baita Tartaseko bizkonde.
- Alain I.a Albretekoa Handia, 1471-1522
- Joanes II.a Albretekoa, (ezkontza, 1512)
- Henrike I.a Albretekoa, 1522-1555 Nafarroako erregea ere.
- Joana I.a Albretekoa, 1555-1572 Nafarroako erregina ere.
- Henrike IV.a Frantziakoa, 1572-1610 Frantziako erregea ere.