Edukira joan

Alice Middleton Boring

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Middleton Boring
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1883ko otsailaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1955eko irailaren 18a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaBryn Mawr College Artean graduatu, Doktoretza
Maineko unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaNettie Stevens
Irakaslea(k)Nettie Stevens
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, zoologoa, herpetologoa, hezitzailea eta iktiologoa
Enplegatzailea(k)Maineko unibertsitatea  (1910 -  1918)
Peking Union Medical College  (1918 -  1920)
Wellesley College  (1920 -  1923)
Yenching Unibertsitatea  (1923 -  1950)
Columbia Unibertsitatea  (1944 -  1945)
Mount Holyoke College  (1945 -  1946)
Smith College  (1950 -  1953)
InfluentziakTheodor Boveri eta Raymond Pearl (mul) Itzuli

Alice Middleton Boring (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1883ko otsailak 22 - Cambridge, Massachusetts, 1955eko irailak 18) biologo, zoologo eta herpetologo estatubatuarra izan zen. Biologia irakatsi zuen eta ikerketa egi zuen Estatu Batuetan nahiz Txinan eta, horren ondorioz, Txinako anfibioei eta narrastiei buruzko jakintza handitu zen Mendebaldean.[1][2]

Alice Middleton Borin Filadelfian jaio zen 1883an, zientzian interesa zeukna familia batean. Bere anaia gazteena ere, adibidez, Edwin Garrigues Boring, Harvardeko Unibertsitateko laborategi zuzendaria izan zen. Bryn Mawr College unibertsitatean ikasi zuen Alice Middleton Boringek, eta Bachelor of Arts gradua lortu zuen 1904an eta doktoradutza 1910an. Thomas Hunt Morganekin ikasi zuen eta bere doktoradutza tutore Nettie M. Stevens izan zen. Doktore bihurtu zenean, zitologo eta genetista lanean hasi zen. 1910 eta 1918 artean zoologia irakatsi zuen Maineeko unibertsitatean.[1]

1918an, Txinara joan zen eta han biologia irakatsi zuen Peking Union Medical College unibertsitatea.[1][3]

1923tik 1950era Universidad de Yenchingeko unibertsitatean lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerrann, Pearl Harborren erasoaren ondoren, internamendu esparru batean egon zen Txinan, baina ondoren Estatu Batuetara itzuli ahal izan zen.[4] Gerra ostean, Txinara itzuli zen urte batzutarako. Bere azken urteak, Smith College unibertsitatean eman zituen lanean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Alice Middleton Boring (1883-1955). In Mujeres de Ciencias ftp.catedu.es. .
  2. a b Boring, 1932.
  3. Ogilvie, 1999: 15.
  4. Ogilvie, 1999: 147-160.
  • Ogilvie, M. B. (1999). A dame full of vim and vigor : a biography of Alice Middleton Boring, biologist in China. Harwood Academic. ISBN 9057025752.
  • Boring, Alice M; Liu, Ch'eng-chao; Chou, Shu-chʻun (1932). Handbook of north China Amphibia and reptiles: (herpetology of north China). Pekín: Peking Natural History Bulletin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]