Amelia Barquín
Amelia Barquín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1965eko uztailaren 5a (59 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Amelia Barquín López[1] (Bilbo, Bizkaia, 1965ko uztailaren 5a) Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Kultura arteko Hezkuntza irakasten du.[2]
Biografia eta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia Hispanikoan doktorea da 1996tik. 2002tik irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean dabilen ELEA taldeko koordinatzailea da. Ikerketa-talde horrek gai hauek aztertzen ditu 2002tik ikas-irakaskuntza testuinguru kultura anitzetan aztertzen ditu.[3][4][5]
Ikerketa-ildoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kulturartekotasuna Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzen ikas-irakaskuntza testuinguru eleanitzetan, erlijio-hezkuntza, hezkuntza-administrazioen rola eta irakasleen pertzepzioak immigrazioaren eta ikasle etorkinen inguruan.[6][7][8][9][10][11][12][13]
Hizkuntza ez sexista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakundek 2008an argitaratu zuen Euskararen Erabilera Ez Sexista[14] monografikoaren egilea da, eta emakume eta gizonekin lotutako estereotipoak, eta beroriek hizkuntzaren erabileran duten eragina azaleratu ditu.[14][15][16][17]
Espazioen banaketa eta erabilera ez sexista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunen diseinuan eta erabileran genero binarioa gainditzeko beharraren inguruan hasunarketak egin izan ditu.[18][19]
Horrez gain, hainbat hitzaldi, artikulu eta liburutan eskolarekin oso lotuta dauden gaiak landu ditu, besteak beste: generoen berdintasuna, hizkuntzaren erabilera, klasea eta jatorria.[20][21]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 15 lan baino gehiago erakusten ditu.[22]
Dialnet datu basean ere bere lan zientifikoa kontsulta daiteke.[23]
Bere artikulu aipagarrienak hauek dira:
- Euskara, generoa, klasea eta jatorria eskolan. Zenbait gogoeta. (2017, Jakin 221-222)
- Kulturarteko Hezkuntza unibertsitatean: "Immigrazioaren fenomenoa eta egokitze-prozesua" Sekuentzia Didaktikoa (2012, IKASTARIA)[6]
- Hizkuntzen kudeaketa eskolan (2009, TANTAK). Uri Ruiz Bikandi-rekin
- Immigrazioa eta euskara: gogoetarako zenbait gai (2008, Jakin)
- Euskararen Erabilera Ez Sexista. (2008, Emakunde)[14]
- Elkarbizitza eta gatazka: irakaslearen esku-hartzea. Kasu baten azterketa (2006, Jakingarriak) Julia Barnes Mason eta Karmele Perez Lizarralde-rekin.
- Eskola eta euskara: etorkinen semealaben integraziorako giltzarriak (2006, Jakingarriak)
- Labur-labur: mikroipuinak buztana luze. (2002, SENEZ) Gerardo Markuleta Gutierrez eta Iban Zaldua Gonzalez-rekin
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena Barquín idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Barkin onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Amelia Barquin: "Erabileran antzematen da hiztunaren mundua ikusteko modua". HABE Ikasbil (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ Barquin, Amelia. «EDICION Y ESTUDIO DE DOCE NOVELAS ALJAMIADAS SEFARDIES DE PRINCIPIOS DEL SIGLO XX (1996)» Tesis doctorales: TESEO (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amelia Barquín - Aula Intercultural» Aula Intercultural (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GRUPO ELEA - Aula Intercultural» Aula Intercultural 2009-10-20 (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ a b Madinabeitia, Monika; Barquin, Amelia; Alzola, Nerea. (). «Kulturarteko Hezkuntza unibertsitatean: “Immigrazioaren fenomenoa eta egokitze-prozesua” Sekuentzia Didaktikoa» Ikastaria (18) (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ Barquin, Amelia. Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amelia Barquin: 'En Hego Euskal Herria se hablan alrededor de 100 lenguas'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barquín, Amelia. «Hijas e hijos de inmigrantes en las escuelas vascas. ¿Es hoy un alumnado 'deseado'?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «Amelia Barquin. "La escuela pública es la que asume la inmigración, pero sin medios".» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amelia Barquin. «Hay alumnas que van con velo a la escuela sin problemas»» El Diario Vasco 2016-10-18 (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Recomiendan a Educación asegurar la libertad religiosa de todas las confesiones. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ Elustondo, Miel Anjel. (2010-03-21). «'Etorkinak ez du arazo berririk ekarri euskararen auzira'» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-01-07).
- ↑ a b c Barquin, Amelia. (2008). Euskararen erabilera ez sexista. Emakunde ISBN 978-84-89630-13..
- ↑ «"Gizon bati 'neska' deitzen badiozu irainduta sentituko da, horrek asko esaten du gure gizarteaz"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ Barquín Lopez, Amelia. (2019). Euskara ez-sexistarako bidea, 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroaren laugarren saioa.. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ Barquin, Amelia. Euskaltzaletasuna eta feminismoa. Nola erabili euskara modu ez-sexista batean? Amelia Barquin. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. «Amleia Barquin "Es el momento de reflexionar sobre si baños y vestuarios de los colegios deben ser mixtos”» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barquín, Amelia. (2015-03-31). «El váter de la escuela. Una reflexión sobre género, arquitectura y educación» Athenea Digital. Revista de pensamiento e investigación social 15 (1): 303–315. doi: . ISSN 1578-8946. (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
- ↑ Saizar Artola, Irati. (2017-07-15). «Eskolak biltzen duena» Berria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ Ugarte Martiarena, Kepa. (2016). «Amelia Barquin Lopez: 'Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei'» Argia (Hiruka.eus) (Noiz kontsultatua: 2018-01-07).
- ↑ Amelia Barquin Lopez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
- ↑ Amelia Barquín López Dialnet-en. .
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kinka. Zapia buruan, ibili munduan! (Amelia Barquín-en bloga)
- (Bideoa) Amelia Barquin eta Josu Amezaga mintzatu ziren Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroan
- Amelia Barquín: «Mi hija aprende en este centro igual o más. que en los demás»
- El futuro modelo lingüístico único y la escolarización de los alumnos de origen inmigranteAula Intercultural.
- Inmigración, necesidades educativas y discursosAula intercultural.
- ¿De dónde son los hijos de los inmigrantes? La construcción de la identidad y la escuela
- (Bideoa) Ikasle etorkinak eskolan. Euskararentzat (eta bestela) non dago kaltea?
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Amelia Barquín |