Edukira joan

Amur oblasta

Koordenatuak: 53°33′N 127°50′E / 53.55°N 127.83°E / 53.55; 127.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amur oblasta
 Errusia
Administrazioa
Estatua Errusia
ISO 3166-2RU-AMU
HiriburuaBlagovextxensk
Governor of Amur Oblast (en) ItzuliVasiliy Orlov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°33′N 127°50′E / 53.55°N 127.83°E / 53.55; 127.83
Azalera363.700 km²
MugakideakZabaikalski kraia, Jakutia, Khabarovsk kraia, Juduen Probintzia Autonomoa eta Heilongjiang
Demografia
Biztanleria750.083 (2024)
−31.763 (2021)
Dentsitatea2,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde motaOblasta
Barruti federalaEkialde Urruna
Ordu eremuaYakutsk Time (en) Itzuli eta Asia/Jakutsk
Matrikula28
www.amurobl.ru

Amur oblasta (errusieraz: Аму́рская о́бластьtranslit.: Amurskaia oblast) hego-ekialdeko Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ekialde Urruneko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 363.700 km²ko eremua du eta 2010ean 830.103 biztanle zituen[1]. Hiriburua Blagovextxensk da.

Amur oblasta Siberiako hegoekialdean dago, Moskutik 8.000 kmra. Iparraldean Sakha Errepublikarekin du muga, ekialdean Khabarovsk kraiarekin eta Juduen Probintzia Autonomoarekin, hegoaldean Txinarekin eta mendebaldean Zabaikalski kraiarekin. Iparraldean Stanovoi mendiek Sakhatik bereizten dute. Ibai nagusiak Zeia eta Amur dira.

Talde etnikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleen %86,8a errusiarrak dira, %6,7a ukraniarrak eta %1,7a bielorrusiarrak[2].

Errusiako Ekialde Urruneko hidroelektrizitatearen %75a Amurren ekoizten da. Industria sektore nagusiak egurgintza eta elikagaien produkzioa dira[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]