Anabolismo
Anabolismoa molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzindariak erreserba-substantzien katabolismotik etor daitezke (zelula heterotrofo eta autotrofoetan), elikagai organikoak jatetik (zelula heterotrofoak) eta fotosintesitik edo kimiosintesitik ere etor daitezke (zelula autotrofoak). Lehendabizi, monomeroen biosintesi-fasea bereizten da, eta ondoren, monomero horietatik abiatuta, polimeroen biosintesi-fasea izango genuke. Katabolismoa oxidazio-prozesu bat da, eta anabolismoa, berriz, erredukzio-prozesu bat.
Gluzidoen anabolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gluzido polisakaridoak lortzeko bi bide daude. Glukoneogenesiaren bitartez, glukolisia alderantziz gertatzen da, nahiz eta 1, 3 eta 10. pausoak ezberdinak diren. Hala, pirubatoa lortzen da eta erredukzio erreakzioen bitartez glukosa molekulak lortzen dira.
Gorputzak monosakaridoak behar dituenean erabiltzeko, epe ertainerako gordeketa glukogenoaren bitartez egiten da.
Unean behar ez ditugun glukosa monosakaridoak gibelera bidaltzen dira eta bertako zeluletan glukosak elkarri lotzen dira lotura o-glukosidikoaren bitartez, glukogenoa sortuz (glukogenesia)
Lipidoen sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lipidoen saponifikatzaileen kasuan, glizerina lortzeko, dihidroxiazetona-3-fosfatoak, NADH koentzimaren laguntzaz glizeraldehido-3-fosfato bihurtzen da.
Gantz-azidoak sortzeko beta oxidazioaren prozesua alderantziz gertatzen da, Azetil-CoA koentzima erreduzituz joaten delarik, binaka karbonoak irabaziz eta gantz azidoak sortzen dira. Alderantzizko glukolisitik eta beta oxidaziotik lortutako glizerina eta gantz azidoak lotuz azilglizeridoak osatzen, bai mono-, di- eta triglizeridoak ere. Gantz azidoen luzera eta asetasuna beharren araberakoa izan ohi da.
Proteinen sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proteinen sintesia bi fasetan banatzen da.
Lehenengo fasea transkripzioa da. Bertan ARN polimerasa entzimak DNAaren kopia den RNA mezularia molekula sortzen du.
Bigarren fasea itzulpena da, non proteinak sortzeko informazioa ARN mezulariarengandik jasotzen da. Fase honetan RNA mezularia erribosomari lotzen zaio 5’ muturrean eta itzulpena egiteko, erribosomak ARNa hiru base nitrogenatutik hirura irakurtzen du, eta behar diren aminoazidoak elkarri lotzen joaten da. Lehenengo kodoia AUG izan ohi da, eta azkenengoak UAA, UAG edo UGA .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kimika eta elikadura.pdf