Andra
Andra | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Azken alea | 2004 |
Hizkuntza | euskara eta gaztelania |
Kolorea | koloretako |
Gai nagusia | feminismo |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 hilabetekari |
Salneurria | 350 |
andra.eus | |
Andra egunkaria 2000 eta 2004 urteen artean emakumeek idatzi eta zuzendutako Euskal Herriko egunkaria izan zen.
Espainiako estatu mailan, emakumeek idatzi eta zuzendutako lehen egunkaria modura aurkeztu zen, [1] baina praktikan egunkari itxurako hilabetekaria zen. Aldizkari modura ulertuta, beraz, eta 1937an sortutako asteroko Mujeres aldizkaria litzateke emakumeek idatzi eta zuzendutako aldizkarien aitzindaria Hego Euskal Herrian bertan.
Andre egunkariaren berezitasunetako bat izan zen, hizkera ez diskriminatzailea erabiltzen lehena izan zela, horretarako, gaian aditu zirenekin, Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako lehen estilo liburua sortu zuen Andrak.
Lehen alea 2000ko abenduan argitaratu zen, eta azkena 2004ko urtarrilean. Txinparta taldeak argitaratzen zuen eta 15.000 ale saltzen zituen. 350 pezetako prezioa zuen eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako kioskoetan saltzen zen.
Beste batzuen artean, Toti Martinez de Lezea, Arantxa Urretabizkaia, Luisa Etxenike, Dora Salazar, Teresa del Vallek artikuluak argitaratu zituzten Andra egunkarian.
Agerkari digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunkaria argitaratzeari utzi ondoren, 2019an, teknologia berrien eta Interneten garapenaz baliatuta, Andra aldizkaria zenaren proiektua berreskuratu zuten, agerkari digital bihurtuta, Andra.eus emakumeon ahotsak izenburuarekin. Durangaldean egiten bada ere, bere hedadura esparrua zabalagoa da, bai irismenari dagokionez bai sartzen dituen albisteei dagokionez. Elebiduna da eta zortzi epigrafe nagusi ditu: Feminismoak, Indarkeria,Izen propioak, Ahotsak, Gizarte eragileak eta Elkarteak ; Instituzionala eta, azkenik, Agenda.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El periódico feminista ‘Andra, emakumeon ahotsak' vuelve en formato digital» andra.eus 2019-04-30 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
- ↑ «14. Kazetaritza feminista Hego Euskal Herrian» Behategia (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).