Edukira joan

Andre Mariaren eliza (Kalundborg)

Koordenatuak: 55°40′50″N 11°04′51″E / 55.6806°N 11.0808°E / 55.6806; 11.0808
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren eliza
Vor Frue Kirke
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaKalundborg Municipality
Koordenatuak55°40′50″N 11°04′51″E / 55.6806°N 11.0808°E / 55.6806; 11.0808
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaDanimarkako Eliza
ElizbarrutiaDiocese of Roskilde (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaArte erromanikoa
Kontaktua
HelbideaPræstegade 18, 4400 Kalundborg
Webgune ofiziala

Andre Mariaren eliza (danieraz Vor Frue Kirke) Kalundborgeko eliza nagusia eta Danimarkako eraikin historikoetako bat da. Kalunborgeko kaiaren gaineko muinoan dago.

Ez da ezagutzen eraiki zeneko data, baina XIII mendearen hasieran izan zela uste da, gutxienez 1170 baino beranduago, aurretik ez baitzen adreilu gorria erabilia izan Danimarkan. Elizaren inguruan herrixka sortzen hasi zen eta alboan zegoen Snare gazteluko harresiek inguratu zuten. XIV mendean Kaluyndborgeko gazteluak hartu zuen bere baitan. Gaur egun gazteluaren hondarrak baino ez dira gelditzen.

1827an elizaren erdiko dorrea erori egin zen. Barnealdeko altzari ugari kaltetu bazituen ere beeste dorreek zutik iraun zuten. 1867 eta 1871 artean berreraiki zuten. XX mendearen hasieran ere berriztatze lan berriak egin ziren.

Oinarrian greziar gurutzea dauka, lau besoen luzera berdina izanik. Erdiko dorrea, Andre Mariarena, handiena eta garaiena da, 44 metro hartzen ditu. Gainontzeko dorreak Santa Ana (ekialdean), Santa Gertrudis (mendebaldean), Santa Maria Magdalena (hegoaldean) eta Santa Katalina (iparraldean) dira.

Gizateriaren Ondarerako hautagai

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko abenduan UNESCOri Gizateriaren Ondare izendatzeko eskaera egin zitzaion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]