Anto Gvozdenović
Anto Gvozdenović | |||||
---|---|---|---|---|---|
1919ko otsailaren 17a - 1921eko martxoaren 1a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Montenegro, 1853ko urtarrilaren 26a | ||||
Herrialdea | Montenegro | ||||
Heriotza | Montenegro, 1935eko irailaren 2a (82 urte) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Gradua | teniente jeneral |
Anto Gvozdenović (serbieraz zirilikoa: Анто Гвозденовић) montenegroar, errusiar eta frantziar jenerala, eta izan zen, Errusiar Kontseilu Inperialeko kidea, eta estatista eta diplomatikoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anto Gvozdenović Cheklichi tribukoa zen, Gvozdenović familiakoa. Klana printzetzat jotzen zen, eta Petrović-Njegoš printze-familiarekin lotuta zegoen.
Antok Moskuko Unibertsitate Inperialeko, Cetinjeko Apaizgaitegian ikasi zuen, eta medikuntzako doktore-tesia defendatu zuen.
1876-1878ko Askapen Gerrako eta 1877-1878ko Errusia-Turkiako Gerrako kidea. 1877-1878an, Mikhail Skobelev ''jeneral zuria''-ren aginduetara aritu zen Bulgarian. Bere gidaritzapean, Gvozdenović-ek Akhal-Teke espedizioan parte hartu zuen. 1900ean erretiroa hartu zuen eta Errusian bizi izan zen partikular gisa.
Errusia-japoniar gerra hasi zenean, Gvozdenović errusiar zerbitzura itzuli zen. Mantxurian borrokatu zuen Paul Rennenkampf jeneralaren agindupean. Errusiako Armada Inperialeko teniente jeneralaren gradua jaso zuen. San Jorge eta San Vladimir Errusiako Ordena Inperialetako zalduna ezpatekin. 1906an erretiratu egin zen.
1911n Montenegrora itzuli zen Gvozdenović. Balkanetako Lehen, Balkanetako Bigarren eta Lehen Mundu Gerrako kidea. Montenegroko erregearen aholkulari pertsonala, Nikolas I.a. Serbiar armadaren porrotaren eta Montenegroko lurraldean zehar Adriatikora erretiratzearen ondoren, Montenegroren okupazioa ere saihestezina zela argi geratu zenean, Nikola Petrovic-Njegosek, gobernuarekin eta Batzarrarekin batera, herrialdea utzi zuten, botere guztiak Janko Vukotić serdarrari transferituz eta 1916ko urtarrilaren 3an Montenegroko Aginte Goreneko kabineteburu izendatuz. Gvozdenović Montenegrotik joan zen erregearekin. Laster, Montenegroko armadak kapitulatu eman behar izan zuen Austriako hainbat eta hainbat indar gorenen aurrean. 1916ko urtarrilaren 21eko errendizio-akta Janko Vukotić-ek sinatu zuen. "Eslaviar Esparta" austriarrek okupatu zuten.
Nikola Petrovic-Njegos Frantzian kokatu zen familiarekin eta aholkulari gisa. 1917an, Korfuko Adierazpenaren arabera, Montenegrok Serbiarekin batu egingo zuela iragarri zen. 1918ko azaroaren 26an Montenegro ofizialki Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumaren zati bihurtu zen. Estatuaren egintza juridiko hau aldebakarrekoa izan zen eta Montenegroko monarkia boteretik kentzea ekarri zuen. Montenegroko diplomazialarien ahaleginak alferrik izan ziren Versalles-ko konferentzian, herrialdearen nazioarteko subiranotasun juridikoa denbora luzez galdu zen.
Karrera politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gvozdenović Montenegroko Erresumako 5. eta azken Lehen Ministroa (erbestean) zen eta Montenegroko enbaxadorea Estatu Batuetan, lehen enbaxadore montenegroarra izan zena. Montenegroko ordezkaritzako kidea Parisko Bake Konferentzian. "Montenegroko Legea, Ohorea eta Loria" mugimenduko kidea. 1921-1923an Montenegroko Erresumako (erbestean) elkargobernari izan zen (Milena erreginarekin batera), geroago 1929ra arte Mikel I.a erregearen pean erregeorde bezala katalogatua izan zen.
1925eko amnistiaren ondoren, Gvozdenović Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumara itzuli zen. Serbiar agintariek amnistiatutako montenegroar guztiak Belgradeko "Kosovo" hotelean instalatu zituzten, eta gainbegiratupean jarri zituzten. Montenegro bisitatzea debekatuta zegoen. 1933an bakarrik, agintarien baimenarekin, Gvozdenović Montenegrora abiatu zen, bere jaioterrira, eta 1935eko irailaren 2an hil zen bere jabetzan.
Kargu politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik Milutin Vučinić |
1922ko irailaren 23 – 1929ko irailaren 14[1] |
Ondorengo Kargu abolitutua |
Aurretik
Pero Šoć |
1922ko irailaren 23 – 1929ko iraialaren 14 |
Ondorengo
Kargu abolitutua |
Errege-karguak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik
Danilo (errege gisa) |
1921eko martxoaren 7 – 1923ko martoxaren 16 |
Ondorengo
Bera (erregeorde gisa) |
Ondorengo
Bera eta Milena (erregeordeak gisa) |
Montenegroko Erresumako erregeorde 1923ko martxoaren 16 – 1929ko iraialren 14 |
Ondorengo
Mihaijlok uko egin zion tronuari eta Jugoslaviako Erresumarekiko leialtasuna adierazi zuen. |
Kargu diplomatikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorengo
Kargu sortuta |
Montenegroko Erresumako 1. Ministro Ahalguztiduna Estatu Batuetan 1918ko irailaren 20 – abenduaren 18 |
Ondorengo
Yefrem Simitch |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]