Edukira joan

Aparatu (anatomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aparatuak (edo sistemak) anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten dituztenak.

Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu.

Aparatu kardiobaskularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aparatu kardiobaskular»

Odolaren bidez oxigenoa eta elikagaiak gorputz osoan banatzeko eta azido karbonikoa eta hondakinak kanporatzen laguntzeko funtzioa dauka.

Bihotza da organo nagusia, arteriek eta zainek lagunduta.

Arnas aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arnas aparatu»

Oxigenoa eta azido karbonikoaren kudeaketaz arduratzen da. Birikek eta beste arnas bideek osatzen dute.

Digestio-aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Digestio-aparatu»

Elikagai eta hondakinen kudeaketan jarduten du. Sabelaldean dauden urdail, gibel, behazun, pankrea eta hesteek osatzen dute.

Gernu-aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Gernu-aparatu»

Odola iragazteko funtzioa dauka, giltzurrunen bidez, hortik hondakinak kanporatzeko.

Nerbio-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Nerbio-sistema»

Gorputzaren mugimenduak koordinatzeko eta arlo intelektuala eta emozionala kudeatzeko funtzioak ditu. Burmuina da organo nagusia eta kontrol gunea.

Lokomozio-aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lokomozio-aparatu»

Mugimenduak ahalbidetzen dituena da. Aparatu hau bi sistematan bereizten da: hezurdura eta gihar-sistema. Hezur, gihar eta tendoiek osatzen dute.

Sistema endokrinoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Sistema endokrino»

Aparatu hau gorputzeko atal desberdinetan dauden organoek osatzen dute. Bere funtzioak beste sistemekiko osagarriak dira, baina beti ere garrantzitsuak oreka fisiologikoa mantentzeko.

Imunitate-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Immunitate-sistema»

Kanpotik edo barrutik etorritako erasoetatik babesten du gorputza. Sistema linfatikoak, timoak, bareak eta hezur-muinak osatzen dute.

Ugaltze-aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ugaltze-aparatu»

Gizakia multiplikatzeko eta arlo sexuala bideratzeko funtzioak betetzen ditu.

Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aparatu eta sistema hitzek antzeko esanahia dute, baina ezberdina. Sistemak funtzio bat betetzeko elkartu diren ehun berdinez osatutako antzeko organoen multzoak dira. Aparatuak osatzen dituzten organoak, aldiz, oso ezberdinak dira, eta goi mailako funtzio bat betetzeko era koordinatuan lan egiten dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]