Edukira joan

Aragoi (ibaia)

Koordenatuak: 42°36′23″N 1°03′29″W / 42.60648°N 1.05812°W / 42.60648; -1.05812
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoi (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera195 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′23″N 1°03′29″W / 42.60648°N 1.05812°W / 42.60648; -1.05812
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera8.524 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Ur-emaria41 m³/s
LakuakEsako urtegia
Bokalea
()
Ebro

Aragoi[1] Ebroren ezkerraldeko ibaiadarra da, Aragoiko Pirinioetan sortu eta Nafarroako Erriberan Ebrora isurtzen dena. 195 kilometro luze da, eta 8.521 kilometro koadroko arro hidrografikoa drainatzen du[2].

Aragoi ibaiaren iturburua Huescako Astun ibarrean dago. Handik behera, hegoalderako norabidean egiten ditu Jakarainoko tartea. Hiri honetatik Esako urtegiraino mendebalderako norabidea dauka. Tarte honetan hartzen ditu Pirinioetako gailurretatik beheiti datozen ibaiadarrak: Aragoi Subordan, Veral eta Ezka. Esatik atera eta, orduko Nafarroa Garaian sartua, hego-mendebalderako norabidea hartu eta Iratiren ura jasotzen du. Hau oso ibaiadar emaritsua da, Erro, Urrobi, Zaraitzu eta Areta ibaien ura biltzen duelako. Handik behera, emari txikiagoa duten Onsella eta Zidakosen ura jasotzen du[3]. Azkenik, Funesen Argarekin elkartu eta Milagro herritik hurbil Ebro ibaira isurtzen da[4]. Nafarroan zeharkatzen duen zatiaren behereneko aldean —Zarrakaztelutik Milagroraino— Aragoi beherea izeneko eskualde geografikoa eratzen du.

Esakoa da Aragoi ibaiko urtegirik garrantzitsuena. 1960an jarri zen abian, 470 hm³ko edukierarekin, eta Bardeako ubidearen bidez 60.000 hektarea lur sail ureztatzeko erabiltzen da[3].

Aragoi ibaiaren emaria 1912-2010 bitartean neurtu zen Caparroson, Argarekin batu baino lehenago.[2] Ibaiak 5.469 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren %64. Urteko batez besteko emaria 51,44 m³ segundoko da. Emari handiena otsailean du (101,9 m³/s), eta txikiena abuztuan (17,9 m³/s). Beti ere, kontuan hartu behar da emarien erregimena aldaturik dagoela 1960an Esako urtegia inauguratu zenetik[3].

Aragoi ibaiaren batez besteko emariak (/s), Caparroson neurtuak
Datuak: 1912 eta 2010 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]