Edukira joan

Arkatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkatz
marrazteko tresna eta idazteko tresna
Fabrikazioa
DiseinatzaileaNicolas-Jacques Conté

Arkatza[1] edo, urriago, lapitza[2] paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzez idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.

Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean.

1660\1665. urtea baino lehenago grafito metakin handi bat aurkitu zuten Seathwaite Fellen Ingalaterran. Beste grafito metakin batzuk aurkitu arren, horietan grafitoa txikitu eta zikinkeriak kendu behar zituzten, Seathwait Fellen ez bezala. Nurembergen Alemania lehen aldiz fabrikatu zituzten arkatzak 1662. urtean. Grafitoaren, sulfuroaren eta antimonioaren nahasketa erabili zen. Besteek arkatz ilunak egiten zituzten bitartean Koh-I-Noor-ek horia asmatu zuen.

  • Materialaren fabrikazioaren arabera: grafitozko arkatzak, ikatz eta egurrezko arkatzak, klarion arkatzak, oliozko arkatzak eta akuarela arkatzak.
  • Erabileraren arabera: zurgin-arkatzak, kopia-arkatzak, ezaba daitezken koloretako arkatzak, erreproduziezinak, estenografo arkatza eta golf arkatza.
  • Formaren arabera: triangeluarra, hexagonala, borobila eta malgua.

Bigunak eta gogorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafitozko arkatz motak:

  • Arkatz biguna (B): mina oliotsua, hauskorra, belzkara eta lodia da. B hizkiaz identifikatzen da eta lan artistikoetan erabiltzen, itzalak eta bestelako efektuak egiteko aproposa delako.
  • Arkatz gogorra (H): mina lehorra eta grisa, eta finagoa. H hizkiaz identifikatzen da. Honekin marra fina, eta gris argitsua egiten da. Marrazketa teknikorako erabilgarria.

Gogortasun mailaren arabera eskala honetan sailkatuak daude:

9H 8H 7H 6H 5H 4H 3H 2H H F HB B 2B 3B 4B 5B 6B 7B 8B 9B
Oso gogorra Erdikoa Oso biguina
  • Antzina arkatzak animali azaletan (ardi-larruetan) eta kordeletan bilduta zeuden, harik eta XVIII. mendean italiarrek egurrezko arkatza asmatu zuten arte.
  • Arkatz baten moztura transbertsala, zirkularra, eliptikoa, hexagonala edo triangeluarra izan daiteke.
  • Lehenengo aldiz arkatzari ezabagailu bat jarri ziona arkatzaren puntan Liam izan zen 1858. urtean.
  • "HB" arkatzarekin lerro zuzen bat egiten badugu grafitoa amaitu arte 56.000 metroko luzera izango du lerroak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arkatz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)
  2. «Lapitz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-10-28.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]