Arratoi beltz
Arratoi beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Muridae |
Leinua | Rattini |
Generoa | Rattus |
Espeziea | Rattus Rattus |
Banaketa mapa | |
Arratoi beltza (Rattus rattus) muridae familiako karraskaria da. Kontinente guztietan bizi da, Antartikan izan ezik[1]. IUCNek ehun espezie inbaditzaile arriskutsuen artean sailkatu du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputza eta burua 158-235 mm. Isatsa: 171-280 mm. Pisua: 72-215 g
Arratoi hau asiar jatorrikoa da. Europan ez zen ezagutzen, seguru asko, erromatar garaiaren ondorenera arte.
Arratoi beltza bere belarri handiengatik, ile gutxiko buztan luzeagatik eta proportzionalki atzeko oin handiengatik bereiz daiteke.
Kolorea aldakorra da; batzuetan grisa da bizkarrean, eta zuria beheko aldean, beste batzuetan gris-arrea da gorputz osoan.
Arratoien burezurra beste muridinoena baino tamaina handiagokoa izaten da.
Arratoi beltzak tuberkuluak eta sustraiak dituzten hortzak ditu eta ezin da inoiz nahastu ur-arratoiarekin, zeinaren hortzak prisma paraleloen itxurakoak dira eta ez dituzte sustrairik.[2]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere gaueko animalia da. Beraien dieta, landa eremuan, funtsean landare jatorrikoa da (fruituak, aleak, zurtoinak, etab.), ornogabe batzuekin osatuz eta baita zuhaiztietan aurkitzen dituzten arrautzekin edo txorikumeekin ere, eskalatzaile ona baita. Gatibu dagoenean animalia orojaletzat har daiteke.
Naturan ugalketa, urtaro onuragarrienean gertatzen da, baina giza bizilekuetan urte osoan zehar ugal daiteke, batez beste bost-zazpi kume emanez.
Banaketa, habitata eta estatusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorri tropikalekoa, arratoi beltzak bere bizi-zikloa garatzeko mikroklima atsegina behar duen karraskaria da. Giza eraikuntzek ingurumen-baldintza ezin hobeak eskaintzen dizkiote espezie honi, haietan ugari ugaltzen da, jazarpen handia jaso arren.
Landan, zabortegietan, erreka ertzetan eta kostaldeko paduretan aurki daiteke.
Eremu mediterraneoan, nolabaiteko maiztasunarekin, ibaien ertzetan aurkitzen da, eta, zenbaitetan ur-arratoiaren antzeko pasabideak egiten ditu; hala ere, arratoi beltzaren gorotzak luzeagoak eta kurbatu samarrak dira, kontuan hartu beharreko xehetasunak ez nahasteko.
Espezie hau oso hedatuta dago Europa osoan, iparraldeko eremuan baino ez baita falta.
Euskal Herri osoan zabaldutako karraskaria da.
Bere dentsitatea oso handia izan daiteke tokian-tokian, batez ere, zoritxarrez leku guztietan aurkitzen diren kontrolik gabeko zabortegi ugarietan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ A. J. Mitchell-Jones, G. Amori, W. Bogdanowicz, B. Krystufek, P. J. H. Reijnders, F. Spitzenberger, M. Stubbe, J. B. M. Thissen, V. Vohralik, J. Zima: The Atlas of European Mammals. Poyser, Londres, 1999: 298–299. orr. ISBN 0-85661-130-1
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 367 or. ISBN 84-7542-639-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |