Arthur Rubinstein
Itxura
Arthur Rubinstein (polonieraz: Artur Rubinstein; Lódź, 1887ko urtarrilaren 28a - Geneva, 1982ko abenduaren 20a) poloniar pianista izan zen. Txikitatik pianista bikaina izan zen. 1897. urtean J. Joachimen zuzendaritzapean jo zuen lehenengoz Berlinen. R. Breithaupt eta H. Barthen ikasle izan zen, eta musikagintza ikasi zuen M. Bruch eta R. Kahnekin. 19 urte zituela, lehen kontzertualdia eman zuen (40 kontzertu Estatu Batuetan). Harrezkero, ospetsu bihurtu zen mundu osoan[1]. 1954. urtetik aurrera Parisen bizi izan zen. Teknika ezin hobea zuen, eta Chopinen lanak jotzen maisu zen.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joachim Kaiserrek, bere "Große Pianisten in unserer Zeit" (Gure garaiko pianojole handiak) liburuan Eindhovenen Ludwig van Beethovenen Apassionata sonata (Beethovenek bere esanahia "Irakur ezazue Shakespearen "Ekaitza" esaldiarekin deskribatu zuena) lana interpretatzen ari zela izan zuen ustekabea kontatzen du. Hirugarren mugimenduan, presto-fortissimoan, amaiera basati horretan, aulkia hautsi zen klixkada indartsu batekin. Rubinstein zuri jarri zen, baina, koldartu ordez, jotzen jarraitu zuen, erdi zutik erdi eserita, nota okerrekin, amaiera arte.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Askatasunaren Domina Presidentziala (1976)
- Ohorezko Legioa
- Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibileko Gurutze Handia (1963)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.