Edukira joan

Asparagales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asparagales
Goi kretazeo-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
AzpierreinuaViridiplantae
Ordena Asparagales
Familiak

Asparagales landare sailkapeneko taxoi bat da, gutxienez Asparagaceae familia barruan duena. Asparagales orain dela gutxi onartutako ordena bat da eta bere familia asko iraganean Liliales ordenean sartzen ziren. Liliales, hala ere, oso ordena zabala zen, ia monokotiledonea guztiak batzen zituena bere petaloak ikusgarriak baziren eta endosperman ez bazuen almidoirik. ADN analisietan oinarrituta ikusi zen Liliales ordenan Asparagales eta Dioscoreales gutxienez zeudela. Asparagalesen barruan 24 familia daude, eta 26.000 espezie inguru. Ordena ADN sekuentziazioan oinarritzne da, baina morfologiari dagokionez definitzea zaila da, estrukturalki oso anitza delako. Talde honen barruan 15 zentimetro baino ez duten belar batzuk sartzen dira eta Agave bezalakoak, 10 metroko altuera har dezaketenak.

Ordena definitzeko erabili daitekeen zerbait fitomelaninaren presentzia da, hazien oskolean agertzen den pigmentu ilun bat. Hala ere Orchidaceaen ez da agertzen pigmentu hau.

Asparagusen barruan badira landare igokariak direnak eta Aloe barruan zurezkoak direnak, baina gehienak belarkarak dira. Espezie gehienek hosto bilduma estu bat sortzen dute euren oinarrian. Normalki loreak zurtoinaren bukaeran aurki daitezke.

Monokotiledoneoen artean Poalesen ostean ekonomia garrantzi handiena duen taldea da. Tipula, baratxuria, zainzuria edo porrua talde honetan daude, baita ere orkidea asko zein banilla bezalako landareak.

Asparagales

Orchidaceae

Boryaceae

Hypoxidaceae s.l.

Blandfordiaceae

Lanariaceae

Asteliaceae

Hypoxidaceae

Ixioliriaceae

Tecophilaeaceae

Doryanthaceae

Iridaceae

Xeronemataceae

Xanthorrhoeaceae s.l.

Hemerocallidoideae (= Hemerocallidaceae)

Xanthorrhoeoideae (= Xanthorrhoeaceae s.s.)

Asphodeloideae (= Asphodelaceae)

'core' Asparagales
Amaryllidaceae s.l.

Agapanthoideae (= Agapanthaceae)

Allioideae (= Alliaceae s.s.)

Amaryllidoideae (= Amaryllidaceae s.s.)

Asparagaceae s.l.

Aphyllanthoideae (= Aphyllanthaceae)

Brodiaeoideae (= Themidaceae)

Scilloideae (= Hyacinthaceae)

Agavoideae (= Agavaceae)

Lomandroideae (= Laxmanniaceae)

Asparagoideae (= Asparagaceae s.s.)

Nolinoideae (= Ruscaceae)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]