Edukira joan

Atari:Hegaztiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegaztiak

Hegaztiak (Aves) hanka biko, odol beroko eta animalia ornodun eta obiparoak dira. Batzuk migratzaileak dira. Batzuetan, taldeka dabiltza, hegazti-saldoetan. Bestela, txori izena hegazti txikiak izendatzeko erabiltzen da.

Ornodun homeotermoen (gorputzeko berotasuna aldatzen ez zaienen) klasea da hegaztiena, ornodun guztien artean —arrainak alde batera utzita— mota gehien dituena. 28 ordena eta 9.000 mota inguru ditu hegaztien klaseak. Gaurko hegazti mota guztietatik txoriek 5.000 hartzen dituzte (55 familia), eta elkarren artean duten ezaugarri bakarra txorien oin bereziak dira (lauak eta mintzik gabeak). Hegaztiek gorputza lumaz estalia izatea dute ezaugarri nagusia. Erraz hegan egin ahal izateko hezurdura arina dute, hezur asko hutsak izaten dituzte, eta lepoan, bularraldean eta sabelean hutsuneak dituzte. Hutsune horiek biriken luzapenak dira, haizez beteak daude, eta hegaldian arnasa hartzeko erabiltzen dituzte; bularraldean, gainera, gihar indartsuak dituzte hegoak mugiarazteko. Hegazti talde batzuek hegan egiteko ahalmena galdua dute, eta lasterkari bilakatu dira (ostrukak) eta beste batzuk igerilari (pinguinoak). Hegaztiek, ugaztunen antzera, odol beroa dute eta zirkulazioa bikoitza. Oso ikusmen ona dute. Obiparoak dira, alegia, arrautzak erruten dituzte. Azpimarratzekoak dira hegaztien sexu dimorfismoa, txiten ardura eta migrazioak.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Nabarmendutako artikulua Ba al zenekien?

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus edo Parus caeruleus) Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetako bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukalipto-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia.

Amilotx urdina adar batean.

Linnaeusek 1758an Systema naturae bere liburuan hegaztia sailkatu zuenean Parus caeruleus izendatu zuen.

Aditu gehienek Cyanistes Parusen azpigenerotzat jotzen badute ere, Erresuma Batuko Ornitologoen Elkarteak genero ezberdinentzat jotzen du. Iritzi hau citokromo b mtDNAren sekuentzia-analisian oinarrituta dago, azken ikerketen arabera, Cyanistes ez da bakarrik ezberdina baizik eta Parus generotik urrun.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Antaomia Ordenak
Hegazti baten kanpoko anatomia: 1 Mokoa, 2 Burua, 3 eta 4 Begia, 5 Kapa, 6 Estalki txikiak, 7 Sorbaldakoak, 8 Estalki ertainak, 9 Tertziarioak, 10 Atzealdea, 11 Primarioak, 12 Irekidura, 13 Izterra, 14 Tibio-tartsal artikulazioa, 15 Tartsoa, 16 Oinak, 17 Tibia, 18 Sabela, 19 Saihetsak, 20 Bularra, 21 Zintzurra, 22 ?
Nabarmendutako irudia
Jamesen flamenkoen estalaldi-errituala


Wiktionary Wikibooks Commons
Definizioa Testua Irudiak