Augsburgeko katedrala
Augsburgeko katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Suabia |
Hiria | Augsburg |
Koordenatuak | 48°22′22″N 10°53′48″E / 48.372744°N 10.896566°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1065 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Ikustaldia |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Augsburg (en) |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 62 () × 40 () × 113 () m |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Frauentorstraße 1 |
Augsburgeko katedrala (alemanez Dom Mariä Heimsuchung) Augsburgen XI mendean eraikitako eliza erromanikoa da, XIV mendean osagarri gotikoak jarri zitzaizkiona. Mariaren omenezko eliza da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IV mendean egon bide zen tenplu baten gainean eraikia dago erromatarren Augusta Vindelicorum herrixkaren harresien barnean. 822an Augsburgen eliza bat bazela jakina da, bai eta 923an magiarek kaltetu zutela ere.
Gaur egungo katedrala Henrike III.a apezpikuak eraikitzeko aguindu zuen 1043an eta 1065ean bukatu zen. Dorreak 1075ekoak dira eta 1331 eta 1431 artean osagarri gotikoak gehituz joan zitzaizkion, tartean ekialdeko koroa eta brontzezko ateak.
XVII mendean barrualde barrokoa egin zuten baina XIX mendean Erdi Aroko itxura eman zitzaion berriz ere.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedralaren neuriak 113 x 40 m dira eta dorreek 62 metrotako garaiera dute. Bereziki aipatzekoak dira erdi aroko freskoak eta XII mendeko beirateak, Alemaniako zaharrenetakoak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Katedralaren sarrera
-
Brontzezko ateak
-
Katedralaren barnealdea
-
Katedralaren barnealdea
-
Kripta, katedralaren zati zaharrena
-
Organoa
-
Beirateak
-
Beirateak