Austriako futbol selekzio nazionalaherrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Ernst-Happel-Stadion zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Viena hiriburuan.
Taldeak historikoki Alemaniaren kolore berak erabili izan ditu, elastiko zuria eta praka beltzak.Desberdintasun bakarra galtzerdietan zegoen, alemaniarrek zuria eta austriarrek beltza. 2004an Hans Krankl entrenatzaileak gehiago desberdintzeko helburuarekin Austriako banderaren koloreak hartu zituen etxeko ekipamenduarentzako eta aurreko koloreak bigarren uniformatarako utzi zituen.