Barraskiloaren dorrea
Barraskiloaren dorrea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Zamorako probintzia |
Udalerria | Benavente |
Koordenatuak | 41°59′54″N 5°40′53″W / 41.9982°N 5.6813°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001026 |
Barraskiloaren Dorrea (gaztelaniaz: Torre del Caracol) Zamorako probintziaren Benaventen Motako Gaztelua izan zenaren azken aztarna da. XVI. mendeko eraikina izanik, gaur egun turismo paradorean integratuta dago.
Benaventeko Motako Gazteluaren zatia izan zen dorrea da, Pimentel familiak herri horretan izan zuen luxuzko gaztelu-jauregiaren zatia. Bere gorenean, Espainia osoko alkazar garrantzitsu eta dotoreenetako bat izan zen. Lorategien hedadurak Orbigo ibaia zeharkatzen duen haranaren zati handi bat hartzen zuen. Jatorrizko lorategiko iturriak eta eskulturak kontserbatzen dira oraindik, baina gehienak esku pribatuetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren zatirik handiena Frantziako tropek Iberiar Penintsulako Gerran suntsitu zuten, eta Benaventeko IV eta V. kondeek, Pimentel sendiarenak, estilo gotiko eta errenazentistaren nahasketarekin egindako dorre eder eta original hau bakarrik kontserbatu da.
Gaur egun Gobernu Zentralarena da, Monumentu Nazional izendatua,[1] zaharberrituta dago eta beste eraikin modernoago batzuekin batera Benaventeko Turismo Paradore barruan dago.[2] Barrualdean, solairu nagusian, gaur egun desagertuta dagoen San Roman del Valle komentuarena izan zen kasetoidura mudejar bat nabarmendu behar da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1931ko ekainaren 3ko dekretua, 16/1985
- ↑ https://paradores.es/es/parador-de-benavente?gad_source=1&gclid=EAIaIQobChMI-8e2xZqzhQMV_IxoCR1yRQBfEAAYASAAEgL_m_D_BwE&gclsrc=aw.ds
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Frantsesez):Paradorearen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Informazioa DB webgunean.
- (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.