Edukira joan

Behatoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix Aguilar behatoki-astronomikoa.

Behatoki bat objektu, gertaera eta egoera natural, astronomiko edo sozialak ikertu, aztertu eta erregistratzen dituen zentro bat da. Lehenengo behatokiak astronomia- edo atmosfera-fenomenoak behatzeko sortu ziren, baina azken hamarkadetan hainbat gizarte-arlotako erakunde ugari sortu dira, eta behatoki izena hartu dute. Behatoki astronomikoak klima edo behaketarako baldintza egokiak dituzten lekuetan instalatzen dira. Behatokiak erabiltzen dituzten diziplinak askotarikoak dira; adibidez, astronomia, klimatologia, geologia, meteorologia eta bulkanologia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]