Beni Hassan
Beni Hassan | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Minya Governorate |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°55′53″N 30°52′31″E / 27.931389°N 30.875281°E |
Altuera | 49 m |
Demografia | |
Biztanleria | 18.218 (2006ko azaroaren 11) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Beni Hassan edo Beni Hasan (arabieraz: بني حسن) Egipto Ertaineko hiri bat da, Nilo ibaiaren ekialdeko ibarrean dagoena, El-Minyatik 20 kilometro inguru ekialdera eta Kairotik 270 kilometro inguru hegoaldera. Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, Pakhet jainkosaren gurtza gunea zen.
Inguruak, XI eta XII. dinastiatan datatua dagoen nekropoli bat du Niloren ekialdeko ibarrean; bertako hilobiak, Goi Egiptoko XVI. nomoko gobernariek erabili zituzten.
Hondar arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekropolia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilobiak, harkaitzean zulatuak daude, ibaitik ekialdera, eta garai bereko beste batzuen antzekoak dira. Gehienek, antzerako antolaketa bat dute, harkaitzean zizelkaturiko sarrera batekin eta zutabedun gela handi batekin. Apaintzaileek, hildakoaren biografia zein beste eszena batzuk irudikatu zituzten.
Nekropoli erraldoiko hogeita hemeretzi hipogeoetatik, hamabik, interes handiko apaindura muralak dituzte, nekazal bizitzako gaiak eta beiraren, artisauen, urreginen eszenak etab... irudikatuz. Apaindura hauek, Inperio Ertaineko ohikoak, bereziki nabarmenak dira Khnumhotep II.aren hilobian, XII. dinastiako nomarka, non asiar karabana bat, ahate ehizaldi bat eta piku biltze bat ikus daitezkeen.
Hogeita hemeretzi hilobietatik lautan, sar daiteke:
- 2. hilobia: Amenemhet, Ameni bezala ezaguna, Sesostris I.aren nomarka
- 3. hilobia: Khnumhotep II.a, nomarka Amenemhat II.a, Sesostris II.a eta Sesostris III.arekin.
- 15. hilobia: Baqet III.a. borroka teknikei buruzko margoak ditu
- 17. hilobia: Jety, XI. dinastiako nomarka, Baqeten semea.
Pakheten tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handik gertu, Pakhet jainkosaren tenplua dago, harkaitzean zulatua Hatshepsuten aginduz. Sarreran, hiksoek ekarritako hondamendiei buruzko idazkun bat zuen.