Big Wednesday
Big Wednesday (euskaraz Asteazken Handia) 1978ko John Milius estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Dennis Aaberg gidoilariarekin batera idatzitako kirol eta drama film bat da. Jan-Michael Vincent, William Katt eta Gary Busey aktoreek antzeztu zuten.
Surfzaleen artean kultuzko filmaren estatusa du. Argumentua John Milius berak Malibun izandako bizipenetan arinki oinarritua dago, gaztaroan berau ere surflaria izan baitzen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko hamarkada, Kalifornia. Matt (Jan-Michael Vincent), Jack (William Katt) eta Leroy (Gary Busey) surfzaletasunak adiskidetu eta topera bizi diren hiru mutil gazte dira. Baina 1970ko hamarkadaren hasierarekin, nerabetzaroaren xalotasuna galdu, Vietnamgo Gerra tartean sartu, helduen munduko ardurak eta desilusioak agertu, eta bizitzak banatu eta bakoitzak bere bidea hartuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jan-Michael Vincent: Matt Johnson
- William Katt: Jack Barlowe
- Gary Busey: Leroy "Masokista" Smith
- Patti D'Arbanville: Sally
- Lee Purcell: Peggy Gordon
- Sam Melville: Bear
- Celia Kaye: Bearren emaztegaia
- Darrell Fetty: Waxer
- Gerry Lopez: Bere burua antzeztuz
- Hank Worden: Dendaria
- Joe Spinell: Psikologoa
- Steve Kanaly: Sallyren senarra
- Barbara Hale: Barlow andrea
- Fran Ryan: Lucy
- Dennis Aaberg: Slick
- Reb Brown: Erreklutatzailea
- Arthur Rosenberg: Ofiziala
- Janet Julian: Festako neska
- Charlene Tilton: Festako neska
- Frank McRae: Sarjentua
- Perry Lang: Mutil garaia
- Michael Talbott: Hog
- Robert Englund: Narratzailea, Fly
- Keith Davis: Ostrich
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1978ko filmak
- John Miliusek zuzendutako filmak
- John Miliusek idatzitako filmak
- Jan-Michael Vincentek antzeztutako filmak
- William Kattek antzeztutako filmak
- Gary Buseyk antzeztutako filmak
- Lee Purcellek antzeztutako filmak
- Darrell Fettyk antzeztutako filmak
- Patti D'Arbanvillek antzeztutako filmak
- Joe Spinellek antzeztutako filmak
- Steve Kanalyk antzeztutako filmak
- Barbara Halek antzeztutako filmak
- Robert Englundek antzeztutako filmak
- Sam Melvillek antzeztutako filmak
- Hank Wordenek antzeztutako filmak
- Gerry Lopezek antzeztutako filmak
- Perry Langek antzeztutako filmak
- Charlene Tiltonek antzeztutako filmak
- Todd Lookinlandek antzeztutako filmak
- Fran Ryanek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Surfari buruzko filmak
- Vietnamgo Gerrari buruzko filmak
- Nerabe filmak
- Kalifornian girotutako filmak
- 1960ko hamarkadan girotutako filmak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak
- Basil Poledourisen soinu bandadun filmak
- Kultuzko filmak