Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Zamudio eta Derio |
Koordenatuak | 43°17′25″N 2°51′34″W / 43.29026°N 2.85947°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1985 |
Kudeatzailea | Bizkaia Technology Park |
Kontaktua | |
Helbidea | Ibaizabal bidea, 101 |
Webgune ofiziala | |
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudioko Parke Teknologikoa izenez ere ezaguna, Bizkaiko Zamudio eta Derio udalerrien artean dagoen teknologia parkea da, Bilbotik 7 kilometrora. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen parte da, Araba eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeekin eta Garaia Berrikuntza Zentroarekin batera.[1]
1985ean eraikia, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo teknologia parkea izan zen, eta gaur egun EAEko handiena da. 2015eko datuei erreparatuz, parkeak 293 hektarea ditu eta 8.162 langile inguruk bertan lan egiten dute, 226 enpresa parkean ezarrita daudela,[2] haien artean Gamesa, ITP, Euskaltel, Neiker-Tecnalia, Robotiker eta Ingeteam.
Parkearen lurzoruaren betetze maila %81ekoa dela, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea zabaltzeko planak aurreikusi dira, Abanto eta Ortuella udalerrietako lurretan Ezkerraldeko Campusa, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean Parke Zientifikoa, eta Bilbo udalerriko Zorrotzaurre gunean Hiri-Parke Teknologikoa eraikiko direla.[3]
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen airetiko ikuspegia.
-
Airetiko ikuspegia.
-
Tecnalia enpresaren egoitza.
-
Airetiko ikuspegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea - Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia» www.parke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
- ↑ «Parkea zenbakitan» www.parke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
- ↑ «Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia - Aurkezpena» www.parke.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).