Black Box (2023ko filma)
Black Box (2023ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Black Box |
Jatorrizko hizkuntza | alemana |
Jatorrizko herrialdea | Alemania eta Belgika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Aslı Özge (en) |
Gidoigilea(k) | Aslı Özge (en) |
Antzezlea(k) | |
Luise Heyer (en) Felix Kramer (mul) Christian Berkel Timur Magomedgadzhiev (en) Manal Issa (en) André Szymanski (en) Sascha Alexander Geršak (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Till Derenbach (en) Michael Souvignier (en) |
Konpainia ekoizlea | Les Films du Fleuve (en) Zeitsprung Pictures (en) |
Edizioa | Patricia Rommel |
Argazki-zuzendaria | Emre Erkmen (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Berlin |
Black Box 2023ko Aslı Özge turko-germaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apartamentuz osatutako eraikin bat Berlinen. Nahiko zaharkitua gelditzen ari da, eta erdian patio bat du. Garabi baten laguntzaz, metalezko eta kristalezko kontainer handi bat jarriko dute patio erdian. Johannes Horn inbertitzailearen bulegoa izango da; haren ideia da eraikineko apartamentuak erosi, berritu, eta oraingo bizilagunei saltzea. Hornen iritsiera ez da begi onez ikusiko, eta bizilagunen artean tentsioa handituz joango da. Henrike Kochek, eraikineko bizilaguna den amak, urteak daramatza etxean lan egiten, eta elkarrizketa baterako deitu diote. Lan eskaintza horrekin, hark eta Daniel senarrak espero dute haien etxea erosteko aukera izango dutela. Eraikinetik ateratzen ari dela, ordea, maskaradun poliziak iritsiko dira, eta debekatu egingo dute eraikinean sartzea nahiz bertatik ateratzea. Inolako informaziorik gabe, bizilagunen susmoak areagotu egingo dira, sekretuak azaleratuko dira, eta bata bestearen mesfidati bilakatuko dira. Tentsiopean, eguneroko bizitzaren beldur, kezka txikienak ere izugarriak irudituko zaizkie eraikineko biztanleei.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luise Heyer: Henrike Koch
- Felix Kramer: Johannes Horn
- Christian Berkel: Erik Behr
- Timur Magomedgadzhiev: Ismail Sultanov
- Manal Issa: Madonna
- André Szymanski: Karsten Jung
- Sascha Alexander Geršak: Daniel Koch
- Anne Ratte-Polle: Carolin Hahn
- Jonathan Berlin: Elias Levy
- Inka Friedrich: Nikol Lang
- Anna Brüggemann: Karin Jung
- Marc Zinga: Thibaut Monier
- Deniz Orta: Dilan
- Ali Bulgan: Ali
- Hanns Zischler: Hanns Böhm
- Noémi Besedes: emakumea
- Noureddine Chamari: gizona
- Christian Harting: Thomas detektibea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lehertzear den kaiola» Berria 2024-05-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |