Blue Monday (abestia)
- Artikulu hau abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Blue Monday (argipena)».
Blue Monday (abestia) | |
---|---|
New Orderren eta Nouvelle Vagueren musika-lana | |
Egilea(k) | New Order eta Nouvelle Vague |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | Blue Monday |
Honen izena darama | Blue Monday (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | synthpopa, new wave musika eta dancea |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Bernard Sumner, Gillian Gilbert, Stephen Morris eta Peter Hook |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Sumner Gillian Gilbert Stephen Morris Peter Hook |
"Blue Monday" ingelesezko dantza eta pop abestia da. New Order musika taldearena. 12 hazbeteko single gisa kaleratu zen 1983ko martxoaren 7an Factory Recordsen bidez.
Taldearen estudioko bigarren albumaren (Power, Corruption & Lies) kasete eta CD bertsio batzuetan agertu izan da, eta ondorengo berragerpen ugari egin ditu, eraldaketekin eta bildumetam. Kantuaren egiletza taldeko orduko lau kideena da: Gillian Gilbert, Peter Hook, Stephen Morris eta Bernard Sumner.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Blue Monday" ereserki synth-pop da, dantza esezna alternatiboko abesti kutuna da, beste artista askoren inspirazioak jaso zituena. Jatorrizko singleak arrakasta komertziala izan zuen eta herrialde askotan top 10 bilakatu zen. Garai guztietako maxisingle salduena da[1].[2] Erresuma Batuan 1,16 milioi ale saldu ditu formatu guztietan, 1988 eta 1995eko berrargitalpenak barne.
Hook baxujoleak esan izan du abestia funtsean "lapurtu" egin zutela Donna Summer "Our Love" abestitik (Bad Girls albumekoa). Hooken beraren abestiko ekarpen nagusia, baxuaren erritmo-lerroa, Ennio Morricone soinu bandatik eratorria da, argiki entzun daiteke Per qualche dollaro in più filmean duela jatorria[3]. Bernard Sumnerrek aipaturiko beste influentzia eta ekarpen batzuk: Klein + MBO eta Sylvester.[4]
1983ko edizioaren disko azalak diseinu berezia izan zuen: 5 hazbeteko diskete bat agertzen zen, kolorezko kode batekin ertz batean zeinean kodetuta zegoen "FAC 73 BLUE MONDAY AND THE BEACH NEW ORDER", taldearen izena eta A eta B aldeetako kantuak izendatuz (B aldean joan zen The Beach)[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «New Order | Blue Monday (12" Single)» store.neworder.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- ↑ ISSN 0261-3077. OCLC .60623878.
- ↑ (Ingelesez) Taysom·July 7, Joe; 2020. «This is how Ennio Morricone inspired New Order's iconic song 'Blue Monday'» Far Out Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- ↑ (Ingelesez) «New Order - Blue Monday» Story of Song (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
- ↑ NME The 1000 Greatest Albums 2015 UK. (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
Ikus halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astelehen urdin batean, Itoizen abestia.